euskalerria irratia 1Zuen baimenarekin izeneko kanpaina aurkeztu dute gaur prentsaurreko bidez Euskalerria Irratiko arduradunek. Nafar gizarteari bazkidetzeko deia egin nahi diote kanpainaren bidez, Nafarroako Gobernuak irrati-lizentzien banaketa dela-eta hartu berri duen erabakia -Euskalerria Irratiari ez ematekoa, alegia- okerrekoa dela erakutsi nahirik.

Euskalerria Irratia Elkarteko  buru Kike Diez de Ulzurrunek adierazi duenez, emititzeko baimenaren aldeko 22.000 sinadura lortu dituzte dagoeneko internet bidez.

Bazkidetzea hemen egin daiteke. 90 euroko kuota ordaindu behar da.