Tafallako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolaturik, ‘Euskarazko txokoak’ eskainiko dizkiete martxo-apirilean zehar bertako neska-mutilei. A zein D ereduetako ikasleek eskolan ikasitakoa giro atseginago batean erabili ahal izatea du helburu Tafallako ludotekan burutuko den ekimen honek. Deialdia 2005etik 2008ra bitartean jaiotako umeei egin diete. Izen-emate epea otsailaren 21ean hasi eta 28an amaituko da.

Datu gehiago nahi izanez gero, hona jo.