Bi eskakizun helarazi ditu Euskalerria Irratiak, Nafarroako Gobernuak FM lizentziak esleitzeko prozesua geldi dezan. Puntuak ematerakoan haien programazio zati bat (Euskadi Irratiari dagokiona) kontuan hartu ez zietela argudiatu dute irratiko arduradunek. Nafarroako Gobernuak gaur erantzun du.  Bere bozeramaleak adierazi duenez, irrati publiko baten zenbait saio emititzea lehiaketaren oinarrien aurka dago eta gobernuak ez du horrenbestez lehiaketaren osteko ebazpena baliorik gabe uzteko asmorik.

Albistea, zabalago:

Berria

Diario de Navarra

Diario de Noticias