nafarroaoinez-13Heldu den urriaren 20an izango da aurtengo Nafarroa Oinez, Tuterako Argia Ikastolak antolaturik. Hirugarren aldiz hartuko du Tuterak Nafarroako ikastolen festa, 1995ean eta 2002 ere hala egin baitzuen. Zazpi hilabete luze falta dira beraz, baina abian dira dagoeneko Oinezaren inguruko hainbat ekimen.

Alde batetik, azken urteotan bezala Artea Oinez erakusketa ikus daiteke dagoeneko. 61 egilek sortutako beste horrenbeste artelan bildu dituzte aurten ekimenaren antolatzaileek: margolanak batez ere, baina eskulturak edota argazkiak ere bai. Une honetan Iruñeko Ziudadelako Gotorlekuan dago ikusgai (apirilaren 7ra arte). Apiril amaieran Tuteran bertan izango da Artea Oinez.

Erakusketari buruzko xehetasun gehiago Berria egunkarian.

Artea Oinez 2103

Bestetik, larunbat honetan bertan, gaueko 11etan, aurtengo Oinezaren abesti izango den ‘Ekin Erribera’ aurkeztuko dute Tuterako Noboo aretoan.