Archive for maiatza 31st, 2013

Baliabideak: Sakana, euskara bidean (Labrit Multimedia, DVDa)

Behin baino gehiagotan hitz egin dut blog honetan Nafarroako ondare ez-materiala bildu eta ezagutarazteko lanean ari den Labrit Multimedia enpresaz. Berezko euskara galtzeko bidean edo zorian diren Aezkoa, Erroibar, Esteribar edota Odietan ekoitzitako produktuez idatzi dut aurretik. Oraingo honetan, blogean Sakana eta Burundako euskal mintzoen egoeraz aritu berri naizenez, Labritekoek duela zenbait hilabete Sakanari buruz argitara eman zuten DVDa aipatu nahi dut.

Labrit SakanaIzenburua: Sakana, euskara bidean

Argitaratzailea: Labrit Multimedia

Zuzendaria: Gaizka Aranguren

Urtea: 2012

Euskarria: DVDa 

Hizkuntza:  euskara 

Iraupena: 33 minutu.

Salneurria: 10 euro.

2011n eta 2012an Altsasutik Irañetara bitarteko eremuan egindako elkarrizketen laburbilduma mamitsua da DVD honetan bildu dena. Hamabost herri ezberdinetako 20 lekuko guztira, 30 urtetik beherakoak zein 90 urtetik gorakoak, bertako euskara bizitasun handiz gorde duten inguruetakoak (Lizarraga edota Urdiain, esate baterako) nahiz gaur arte euskalkiari doi-doia eutsi diotenetakoak (Irañeta, Iturmendi edo Altsasu). Laginaren aniztasunak aberastu egin du euskarari dagokionez horren heterogeneoa den eskualdeari buruzko ikus-entzunezkoa.

Hiru atal nagusik osatuta dator (Etxea eta familia, Gazte garaiak eta Euskara), bakoitzak hamar bat minutuko iraupena duelarik. Trinkotuta bada ere, hainbat mintzagai astindu dituzte hiztunek DVDan zehar: XX. mendean zeharreko bizimodua, aspaldiko ohiturak, salerosketa, elikadura, garai bateko jolasak, euskararen galera eta hura berreskuratzeko ahaleginak, hizkuntzaren egoerari begira herri batzuetatik besteetara dagoen aldea…

Sakana mapa

Mapan adierazitako herri gehienetako hiztunak daude ikusgai DVDan.

Zenbait kasutan interes gehigarria dute aurkeztutako lekukotasunek, dagoeneko euskaldun zahar gutxi-gutxi batzuk baino ez dituzten herrietako lekukoak mintzatu baitira tarteka DVDan: Iturmendiko Fermin Gabilondo, esaterako, edota Irañetako Pedro Ganboa, horren adibide dira. Are nabarmenago Altsasuko euskararen azken hari-muturra eman dezakeen Saturnino Zelaia jauna.

Herriz herri eta haranez haran, euskaraz zein gazteleraz, Nafarroako biztanleen ondare ez-materiala bildu asmoz Labritekoak egiten ari diren lanera hurbiltzeko era ederra iruditu zait ikus-entzunezko hau, aurretik ikusi ahal izan ditudan gainerakoak bezala.

DVDaren aurrerapena (vimeo.com)


Sarean: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen webgune berritua

Iparmank

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak (IPARMANK) webgune berritua abiarazi du duela gutxi. Oro har, Nafarroako ipar-mendebaldea da mankomunitate honen lan-eremua: Arano, Goizueta, Areso, Leitza, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzama-Anue.

Webgunean barrena albisteak, gogoetarako gaiak, eskualdeko agenda, euskararekin loturiko baliabide ugari eta beste hainbat informazio interesgarri eskuratu ditzake bisitariak.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2013(e)ko maiatza
    A A A A O I I
    « Api   Eka »
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    2728293031  
  • Iruzkin berriak

    • wordpress visitors
    • Feedburner

    • Jarraitu bloga

    • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
      iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
      Tresna-barrara saltatu