Eneko Fernandez

E. Fernandez

Erika Lagoma

E. Lagoma

Lau ordezkari nafar izango ditu bihar Villabonan hasiko den Euskal Herriko Txapelketa Nagusiak; aurtengo Nafarroako Txapelketako lau onenak, hain zuzen. Hona hemen laurak:

Eneko Fernandez  (Lesaka, 1977). Irakasle. Nafarroatik helduko den bertsolari berri bakarra; laugarren izan zen 2013ko Nafarroako Txapelketan, lehendabiziko aldiz parte harturik.

Erika Lagoma (Lesaka, 1981). Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko transmisio eragile.  Bigarren aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian; Nafarroakoan, berriz, eskarmentu handiko bertsolaria da. Hirugarren sailkatu zen aurten Iruñeko finalean.

 

Xabier Silveira

X. Silveira

Julio Soto

J. Soto

Xabier Silveira (Lesaka, 1976). Idazle. Nafarroako Txapelketan zazpi aldiz nagusitu da, 1997an Sunbillan hasi eta azken txapela aurten bertan lortu duelarik. Historian zehar beste inork egin ez duen gauza da hori. Nafarroakoa estreinakoz lortu zuen urtean Txapelketa Nagusiko final-laurdenetara heldu zen; ordutik gaur arteko edizio guztietan izan da.

Julio Soto (Gorriti, 1987). Ingeniari eta Filologia ikasle. Azken Txapelketa Nagusian bera izan zen urrunago iritsi zen bertsolari nafarra: 20 puntugatik gelditu zen finaletik kanpo. Nafarroako txapela bitan jantzi du (2010ean eta 2011n) eta 2009tik gaur arte txapeldun edo txapeldunorde izan da beti.

 

Hona hemen lau bertsolarion azken urteotako ibilbidea:

TXAPELKETA NAGUSIA

NAFARROAKO TXAP.

bertsolaria

2009

2005

2001

1997

2013

2011

2010

2009

FERNANDEZ

 –

4

LAGOMA

FL

 –

3

3

SILVEIRA

FL

FL

FA

FL

1

2

1

SOTO

FA

 –  –  –

2

1

1

2

FL: final-laurdenak                            FA: final-aurrekoa