bidankozarteSarean da dagoeneko 2014ko udaberriari dagokion BIDANKOZARTE aldizkari historiko-kulturalaren azken alea. Bidankozeko historia, ohitura edota euskararekin lotutako gaiak zabaltzeko asmoz sortutako agerkaria da BIDANKOZARTE, Gotzon Perez Artutxen ekimen txalogarriari esker 2011n abiatua, eta gaur egun internet bidez ere eskura daitekeena.

Aldizkaria elebitan plazaratzen da, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskainiz. Gaztelaniazko ale atzeratuak sarean daude dagoeneko, eta euskarazko zenbait ere bai, falta direnak pixkanaka-pixkanaka osatze bidean daudelarik.

Hemerotekaz gain, historia, toponimia eta oikonimia gaiak topatuko ditu irakurleak azken ale honetan, Bidankozeko hiztegiarekin eta Mariano Mendigatxa zenak idatzitako eskutitzei buruzko jakingaiekin batera.

Nahi duenak hemen topatuko ditu orain arte sareratutako ale eta eduki guztiak.

La revista BIDANKOZARTE, cuyo nº 11 acaba de ver la luz en la red gracias al trabajo de Gotzon Pérez Artutx, divulga regularmente temas de interés relacionados con la cultura y la historia de la villa roncalesa de que vio nacer a Mariano Mendigacha. La publicación (que puede leerse en castellano y en euskera) ofrece en su último número, entre otros contenidos, una muestra del léxico castellano propio de la localidad y el valle del Roncal, y una pequeña crónica del final de la Guerra Civil en Vidángoz. Los números anteriores de la revista pueden consultarse aquí.