IMG_20140831_145955Fernando Maiora Mendia (1961) behin baino gehiagotan aipatu dut blog honetan. Duela urte eta erdi hemen aurkeztu nuen ikertzaile nekaezin honek prestatutako azken lanetako bat. Ahalegindu ote da inor urte hauetan Maiora bezainbeste aspaldiko agiri-paperetan lo zeuden hainbat euskal arrasto eder-galdu aurkitzen? Nafarroako euskarari buruzko ikerlanean ari denak ezin bazter utzi artaxoarraren ahaleginaren fruituak.

Labetik atera berri da Maioraren azken liburua: Valdizarbe. Nombres de casas. Oraingo honetan Izarbeibar ikerbide hartuta, Juan Aleman, Javier Zubiri edo Patziku Perurena bezalako lagunen lankidetzari esker Gares inguruko herrietako etxe-izenen ondarea biltzeko egindako lanaren emaitza topatuko du irakurleak. Ohi bezala, esker onekoak batzuetan baino izaten ez diren bilaketa-ordu luzeen emaitza.

Merezi zuen ordea eginahalak: hamabi herrigune (Adios, Añorbe, Biurrun, Eneritz, Gares, Legarda, Muruzabal, Obanos, Olkotz, Tirapu, Ukar eta Uterga) eta hamar jaurerri edo aspaldiko herri (Agos, Akiturrain, Auritz, Basongaitz, Ekoien, Larrain, Olandain, Sarria, Sotes eta Iriberri) biluztu ditu Maiorak, eta 500dik gora etxe-izen eta haien inguruko xehetasun interesgarri bildu ere bai, XVI. mendetik XIX.era arteko hamaika protokolo eta bestelako agiritatik ateratakoak.

Gares inguruko mintzoan aritu ziren hondar izarbeibartarrak desagertu zirenetik hainbeste hamarkada igaro direlarik, askoren etxeak ari zaizkigu haien partez euskaraz solasten Maiorak prestatutako liburuaren orrialdeetatik: Adiosko Euntzearena, Añorbeko Bizargorriarena, Biurrungo Zaraizurena, Enerizko Azpikoetxea, Legardako Etxemaizterrarena, Muruzabalko Etxeandia, Ukarko Aitatristerena, Joan Berainek bere euskarazko lanak idatzi zitueneko Utergako Joanotikorena… Horrelakoxeak dira Maiorak jasotako gehienak, Izarbeibarko etxeen izenek islaturiko izana nekerik gabe antzematen uzten duen altxor ederra denon eskura, ia 100 argazki lagun. Eskuratu eta patxadaz aztertzeko moduko liburua.

casaenanorbe

Añorbe (iturria: www.lebrelblanco.com)

Izenburua: Valdizarbe. Nombres de casas.

Egilea: Fernando Maiora Mendia

Urtea: 2014

Hizkuntza:  gaztelania  

Orrialde kopurua: 215

Salneurria: 20€

 

Comento en esta entrada la aparición del último libro del prolífico investigador artajonés Fernando Maiora, una de las personas que más está contribuyendo a recuperar y divulgar aspectos no siempre bien conocidos del patrimonio histórico y lingüístico de buena parte de Navarra gracias a su incansable labor de búsqueda en diferentes archivos. Maiora acaba de publicar la obra  ‘Valdizarbe. Nombres de casas’, estudio que recoge la denominación antigua de más de medio millar de casas de toda la comarca que circunda Puente la Reina / Gares, y que permite zambullirse no solo en la historia de la zona, sino también en el euskera, ese euskera de las viviendas que salpicaron y forman aún Valdizarbe, de quienes las construyeron y de los pueblos en que habitaron. Casi un centenar de fotos acompañan el fruto de la labor investigadora que Maiora presenta en esta interesante obra.