Ezkaroze

XVI. mendekoa da Ezkarozeko San Roman eliza (iturria: aitonaknavarra.blogspot.com.es)

XVIII. mendetik aurrerako haizeek ekarri zuten gure ingurura gutxieneko eskola-heziketa haurtxo gehienengana eramaten hasteko ahalegina; gaurko hezkuntza publikoaren oinarri batzuk orduko lehen ahalegin xumeen seme-alaba dira. Ez euskarazko hezkuntzarenak, tamalez: euskara alferrikako eta are etsai sentitu zuen duela bi mendeko eskola-sistema hark, eta gaztelania ez ezik sarritan barreiatu zituen maisu-maistra erdaldun hutsak ere ordura arte euskarari eutsi baina handik harat hizkuntza-galeraren zurrunbiloan amiltzen hasi ziren Nafarroako herri askotan.

Gai horretaz aritu naiz duela egun gutxi EIZIEren 31 eskutik blogean argitaratu den ‘Herriko maisua, eta euskalduna‘ izeneko artikulutxoan.

Gustu baduzue, azpiko irudian klik eginez jo dezakezue bertan idatzitakora.

31 eskutik