Joan den urte amaieran, blog honen bidez, XX. mendean Erronkari haraneko Bidankoze herrian bizi izan zen azken belaunaldi euskaldunaren inguruko zenbait albiste eman nituen. Orain paperean dago eskura orduko lan hartan oinarritutako artikulua, UEUri eta UZTARO aldizkariari esker.

uztarologo2

“Bidankozeko gerraosteko euskaldunak” du izena artikuluak eta 2014ko uztail-irailei dagokien UZTARO aldizkariaren 90. zenbakian argitaratu da.