Archive for azaroa, 2014

Nafarroako euskararen inguruko ikerketak sarean (eta VI)

inguma2Joan den udazkenean hasitako lana osatzera dator gaurko sarrera hau. ‘Bukatzera’ esan nahiko nuke, baina Nafarroako euskararekin lotutako azken mende laurdeneko ikerketek interneten utzitako arrastoa sakona da —gero eta sakonagoa, zorionez— eta zerrenda osatu ahala konturatu naiz bete beharreko hainbat hutsune geratu zaizkidala bidean. Hilabete hauetan zehar bildutako guztiak, izan, badira; baina gutxiago ez den beste zenbaitek ere agertu beharko luke, eta pazientziaz saiatuko naiz ekarritakoa osatzen, hasi den lana txukun amaitzen ahalegintzeko bederen. Bestetik, lehentasuna Nafarroako euskara bera aztergai zuten ikerlanei eman nahi izan diedan arren, hainbat bazter-gai jorratzen dituzten bestelako lanak batzuetan baino ez ditut zerrendaratu, irizpide guztiz garbirik gabe. Eguneratze-lanean hori zuzentzen saiatuko naiz.

Bien bitartean, gaurko saioa kontuan hartuz eta akatsak akats, 69 egilek idatziriko 232 liburu nahiz artikulu kontsulta daitezke orrialde honetatik abiatuta; esan eta egin den guztia ez izanagatik ere, euskara nafarra hobeto ezagutu nahiak hogeita bost urtez eragin duen ahaleginaren isla dira. Ondorengo hogeita bostak azken hauek bezain oparoak izango ahalSenez dira!

Orain artekoak:

Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean I

Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean II

Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean III

Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean IV

Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean V

 

R

Reguero, Urtzi: Euskararen dialektalizazioaren hastapenetarantz: konbergentzia eta dibergentzia prozesuak Erdi Aroan‘, in Gómez, R & Gorrochategui, J. & Lakarra, J. A. & Mounole, C. (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra, EHU, Gasteiz (2013).

S

Sáinz, Javier: Léxico euskérico en la Ribera estellesa de Navarra‘, Euskera 46 (2001).

___________, ‘Antroponimia medieval euskérica en la Ribera Tudelana‘, FLV 93 (2003).

___________, ‘Hemen natza ortzirik‘, Sancho el Sabio 24 (2006).

Salaberri Zaratiegi, Patxi: Toponimia, dialektologiaren ikerbide‘ in Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Agiriak, Iker 7, Euskaltzaindia, Bilbo (1989).

_____________________, ‘Nafarroan erabiltzen diren zenbait toki-izenez‘, FLV 53 (1989).

_____________________, ‘Do.i atzizkiaren ondorengoak Nafarroan‘, FLV 57 (1991).

_____________________, ‘Iruñeko toponimiaz (I)‘, FLV 64 (1993).

_____________________, ‘Nafarroako hiriburuaren izenaren gainean‘, Euskera 38-1 (1993).

_____________________, ‘Nafarroako zenbait ibar, herri eta auzoren euskarazko izenak‘, Euskera 38-2 (1993).

_____________________, Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez, Euskaltzaindia, Bilbo (1994).

_____________________, ‘Elizalderen Apezendaco dotrina christiana uscaras‘, FLV 65 (1994).

_____________________, ‘Nafarroako zenbait ibar, herri eta auzoren euskarazko izenaz (II)‘, FLV 67 (1994).

_____________________, ‘Nafarroako toponimia nagusia. Arazoak‘, Euskera 39 (1994).

_____________________, ‘Nafarroako herri-izenen inguruan‘,  ASJU 29/2-3 (1995).

_____________________, ‘Amenduxen olerkiaz: Oharrak‘, FLV 71 (1996).

_____________________,’Toponimia eta dialektologiaren arteko harremanen inguruan. Artaxonako jabego genitiboaz eta bestez‘, FLV 72 (1996)

_____________________,’Euskal toponimiaz mintzo (Nafarroakoaz bereziki)‘, FLV 74 (1997).

PSalaberriZ

Patxi Salaberri Zaratiegi (Uxue, 1959).

_____________________,’Criterios para la normalización de la toponimia mayor de Navarra‘, FLV 79 (1998).

_____________________, ‘Arabako mugako euskal hizkeren inguruan‘, in Camino, I. (arg.), Nafarroako hizkerak. Nafarroako Euskal Dialektologiako Jardunaldietako Agiriak, Bilbo (1998), 49-87. or.

_____________________, ‘Iruñerriko eta inguruko ibarretako euskararen gainean‘, Euskera 45 (2000).

_____________________, ‘Toponimia, Estellerriko euskararen argigarri‘, Euskera 49 (2004).

_____________________,’Artatzako euskal testua: transkripzioa eta hizkuntza azterketa‘, FLV 97 (2004).

_____________________, ‘Uxueko izenak mintzagai‘, Euskera 51-2 (2006).

_____________________. ‘Nafarroako euskal oikonimiaz‘, in Lakarra, J.A. & Hualde, J. I. (arg), R. L. Trasken Oroitzapenetan Ikerketak Euskalaritzaz eta Hizkuntzalaritza HistorikoazASJU 40 1/2 (2006).

_____________________, ‘Nafarroako herri izenen bukaerako txistukaria eta toponimoen arautzea‘, Euskera 52 (2007), 391-393. or.

_____________________, ‘En torno a la forma vasca del topónimo mayor Larraona (Ameskoa)‘, Euskera 52 (2007), 395-397. or.

_____________________, ‘Altxorraren bila: Lizarraga Elkanokoaren aberastasunak kausitu nahiz‘, in Jean Haritschelhar-i omenaldia, Iker-21, Euskaltzaindia, Bilbo (2008).

_____________________, ‘Iruñerriko euskararen ezaugarriak‘, Euskera 55 (2010).

_____________________, ‘Euskararen ekialdeko mugak, hegoaldean‘, FLV 114 (2012).

_____________________ & Iñigo, Andres: Nafarroako antroponimia XVI. eta XVII. mendeetan‘, Euskera 39 (1994).

_____________________ & Kamino, Peio: ‘Hitz eratorriak Luzaideko hizkeran‘, FLV 86 (2001).

__________________________________, ‘Aditz trinkoen orainaldiko formak Luzaideko euskaran‘, FLV 87 (2001).

__________________________________, ‘Luzaideko hizkera adierazkorra: sakreak‘, FLV 96 (2004).

__________________________________, ‘Luzaideko eta Ondarrolako hiru gutun‘, FLV 101 (2006).

__________________________________, Luzaideko euskararen hiztegiaEuskaltzaindia & Nafarroako Gobernua, Bilbo & Iruñea (2007).

_____________________ & Kamino, Peio & Zubiri, Juan Joxe.: ‘Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak‘, FLV 99 (2005).

_____________________ & Urrizola, Ricardo.: Hiriberri Arakilgo predikuak I: transkripzioa eta azterketa‘, FLV 108 (2008).

Salaburu, Pello: Baztango hizkeraz, ohar batzuk‘, Euskera 36 (1991).

_____________, ‘Baztango mintzoa dela eta, ohar bat‘ in Jean Haritschelhar-i omenaldia, Iker-21, Euskaltzaindia, Bilbo (2008).

_____________, ‘Hiztegi kontuak Baztan aldean‘, in ASJUren Gehigarriak 51: Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez (2008).

_____________ & Lakar,  Maite: Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia, Euskaltzaindia & Nafarroako Gobernua, Bilbo & Iruñea (2005).

Santano, Julián: Toponimia del valle de Lana‘, in III. Onomastika Jardunaldien agiriak, Euskaltzaindia, Lizarra (1990), 223-245. or.

Santazilia, Ekaitz: Luzaideko hizkuntz bariazioa‘, FLV 111 (2009).

_______________, ‘Iruñe ondoko euskal testu zahar berri bat‘, FLV 116 (2013).

Satrustegi

Jose Maria Satrustegi (1930-2003).

Satrustegi, Jose Maria: Texto vasco del Padrenuestro en versión del s. XVI‘, FLV 55 (1990).

_________________, ‘El euskera en Tierra Estella. Evolución histórica‘, in III. Onomastika Jardunaldien agiriak, Euskaltzaindia, Lizarra (1990), 547-580. or.

_________________, ‘El Credo en versión vasca del siglo XVI‘, FLV 56 (1990).

_________________, ‘El Avemaría y la Salve en un documento vasco del s. XVI‘, FLV 57 (1991).

_________________, ‘Cuatro promesas matrimoniales inéditas en euskera del siglo XVI‘, FLV 59 (1992).

_________________, ‘Aezkoako Geronimo Almirantearenaren dotrina argitaragabea‘, ASJU 27/2 (1993).

_________________, ‘Iruñeko elizbarrutiko izkribu baten itzulpena Luzaideko mintzairan‘, Senez 15 (1994).

_________________, ‘Ultzamako euskal testu argitaragabeak‘, FLV 70 (1995).

_________________, ‘Goizuetako udal ordenatzak‘, FLV 72 (1996).

_________________, ‘Lesaka eta Luzaideko euskal testu parekatuak‘, FLV 74 (1997).

_________________, ‘Arruazuko gabon-kanta zaharra‘, 1998 79 (FLV).

_________________, ‘Arakil aldeko euskara‘, FLV 81 (1999).

_________________, ‘Olaibarko euskal bertso papera‘, FLV 84 (2000).

_________________, ‘Ukar Itzarbeibarko doktrina (1865)‘, FLV 89 (2002).

Solis, Gregoria: ‘Lizarragako euskararen azterketa‘, FLV 62 (1993).

 

U

Urrizola

Ricardo Urrizola.

Urdiroz, Juantxo: Abaurrepeko Bikario Jaun Noblearen bertsoak‘, FLV 71 (1996).

Urrizola, Ricardo: Valdizarbe y el euskara en el siglo XVII‘, FLV 96 (2004).

_______________, ‘El euskara en la administración navarra a finales del XVIII. Tensa relación entre el Hospital y el Ayuntamiento de Pamplona‘, FLV 98 (2005).

_______________, ‘Sancho de Elso y su doctrina Cristiana “en castellano y vascuence‘, FLV 101 (2006).

_______________, ‘Tres cartas en euskara escritas por un ferrón de Bera‘, FLV 102 (2006).

_______________, ‘La copla de Etxaleku‘, FLV 104 (2007).

_______________, ‘El euskera en Pueyo‘, FLV 105 (2007).

_______________,’Honetaz eta hartaz’, FLV 113 (2011).

Ursua, Isidoro: Toponimia viaria del valle de Guesálaz‘,  in III. Onomastika Jardunaldien agiriak, Euskaltzaindia, Lizarra (1990), 195-209. or.

 

Z

Zelaieta, Edu: Bortzerrietako euskara, herriz herri (ez) berdintasunetan barrena‘, FLV 96 (2004).

___________,’Bortzerrietako euskara, herriz herri (ez) berdintasunetan barrena (II)‘, FLV 99 (2005).

Zuazo Burunda

Sakanako hizkera. Burundako hizkera (K. Zuazo, 2010).

___________,’Baztan-Bidasoako hizkeren ekarpena (Dialektologiatik ikasgelara)‘, Euskera 50-2 (2005).

___________, Baztan-Bidasoaldeko hizkeren azterketa dialektologikoa, Euskaltzaindia & Nafarroako Gobernua, Bilbo & Iruñea (2008).

___________,’Baztan-Bidasoako ohar lexiko zenbait‘ in  Sagarna, A., Lakarra, J. & Salaberri, P. (arg.), Pirinioetako hizkuntzak, lehena eta oraina (2011), 1143-1156. or.

Zuazo, Koldo: ‘Burundako hizkera‘, in Gómez, R & Lakarra, J.A. (arg), Euskal Dialektologiako kongresua (Donostia, 1991ko irailak 2-6), GFA, Donostia (1995).

___________, ‘Nafarroako euskal hizkerak‘, in Camino, I. (arg.), Nafarroako hizkerak. Nafarroako Euskal Dialektologiako Jardunaldietako Agiriak, Bilbo (1998), 1-21. or.

___________, Sakanako euskara. Burundako hizkera. Euskaltzaindia & Nafarroako Gobernua, Bilbo & Iruñea (2010).


Severino Ornat (1931-2014)

Atzo jakin nuenez joan den urri amaieran hil zen Bidankozeko Severino Ornat Sanz. La Santa etxean jaiotako gizon hau izan zen 2013an blog honetan bertan eta 2014an UZTARO aldizkarian azken euskaldunzahar bidankoztarrak zirela-eta aurkeztu nituenak jakinarazi zizkidan berriemaileetako bat. Ageriko osasun-arazorik ez eta ezustean alde egin du orain egun gutxi.

lasanta_detaile

‘La Santa’ etxearen aurrealde-zatia (Irudia: www.vidangoz.com/bidankozarte/)

Gaztetxotan ezagutzera iritsi zen Severina Fuertes Larequi amona euskaldunari buruzko albisteak jaso nituen Ornat jaunaren bidez joan den udazkenean, eta hark esan zidan Fuertes anderea izan zela 40ko hamarkada hasieran Igaritik Erronkarirako errepide-lanean aritu ziren presoei euskaraz egin zien bidankoztar haietako bat.

Herriko ondare ez-materialaren zatitxo hori jaso eta horrela galdu ez izana, beraz, Ornat jaunari zor diogu.

Goian bego.

Panorámica de Vidángoz

Bidankoze, Erronkari

Ha fallecido recientemente el bidankoztarra Severino Ornat Sanz, de la casa ‘La Santa’, uno de los vecinos gracias a cuya ayuda pude recopilar la información sobre los últimos vascoparlantes de Vidángoz que compartí en el blog y ha sido recientemente publicada a través de la revista Uztaro.

Ornat tuvo ocasión de escuchar de boca de su abuela vascófona (Severina Fuertes Larequi, 1865-1946) el euskera roncalés que se extinguió hace ya varias décadas en la localidad. Su testimonio ha contribuido a preservar el recuerdo del habla vasca autóctona, perdida y borrada de la memoria colectiva en tantos lugares de Navarra pero no así en Vidángoz, donde además de los textos que afortunadamente nos ha legado, los recuerdos de Ornat y su generación han evitado que aquelllos últimos euskaldunes caigan en el olvido.

Descanse en paz.


Euskara Berriobeiti zendeako eguneroko hizkeran

IMG_20141031_204308

Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak argitara emandako liburua.

Blogean behin baino gehiagotan mintzagai izan den Iruñerriko euskal mintzoa azken hamarkada hauetan itzali da. Euskalkiaren transmisioarena agorturik, mende luzeetan zeharrekoak ez bezalako beste bide batzuk baliatu behar izan ditu euskarak Iruñe inguruan bizirik jarraitzeko; baina egungoari sustrai sendoagoak ematearren balio handiko lana da aldi berean behinolako hura ahal den bezainbat, ahal bezain sakon aztertu eta ezagutzea. Ezagutza horretan aitzinatzeko urrats txalogarria egin du gaurko sarreran aipatu nahi dudan liburuak.

Captura4

Berriobeitiko udaletxea.

Joan den irailean aurkeztu zuten Euskara Berriobeiti zendeako eguneroko hizkeran izeneko lana. Berriobeitiko Udalaren Euskara Zerbitzuak eman du argitara eta, izenburuan adierazi bezala, zendeako hamar herriak ditu aztergai: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza; Iruñe ondokoak guztiak ere. Lau lagun izan dira liburuaren eragile nagusiak: Joxe Manuel Aleman, Joseba Gil, Luis Miranda eta Raul Urbeltz. Hauen helburua zendeako euskara iraungiak egungo erdaldun adinekoen hizkeran utzitako arrastoa jaso eta agerian jartzea izan da, Berriobeiti inguruko herrien ondare baliotsu hori urteen joan-etorriak ezinbestean desitxuratu baino lehen.

Esan daiteke liburua, zeharka bada ere, aspaldi hasi zela gorpuzten: duela 30 urte ekin zion egileetako batek, Elkarten bizi den Joseba Gilek, bertakoen ezpainetatik ateratako berba esanguratsuak jasotzeari. Orduko bilketa-lan haren fruitua —500 bat hitz— izan da gaurko liburuaren oinarria; hitz horiek galbahetu egin ditu lantaldeak (euskaratik zetozenak baino aintzat ez hartzeko), eta hasierako multzotik 350 bat aukeraturik, herriz herri ibili dira Elkarten hartutako haiek gainerakoetan ere ezagunak ziren eta leku batzuetatik besteetara alderik ba ote den jakiteko. Zendeako hamar herrietako hogeita sei berriemaile baliatu dituzte guztira: 92 urte ditu zaharrenak, baina 60 eta 80 urte bitartekoak dira gehienak.

Hiztegi gisa karrikaratu dute lan luze eta neketsu horren amaitza: 353 hitz, haietako asko oraindik ere biztanle batzuen ezpainetan bizirik dirautenak. Ez da dialektologia lana, baina noiz edo behin zendearen mendebaldea eta ekialdea bereiziko lituzkeen isoglosa lexikoren bat antzematera iritsi dira; esaterako, ‘intxaur-azala’ aditzera emateko Elkartetik ezker txakarin eta Ballariain-Berriobeititik eskuin txukaran jaso dute. 

Añezkar2

Añezkar (Berriobeiti).

Arestiko bi horiek bezala, Berriobeitiko euskararen oihartzun eder ugari erakutsi dituzte egileek: ezin garbiagoak dira hainbat (ardua, auxilik & ixilkonai, baztarreko, aundi, makarra, mingorri, mozkor, tximista...) eta hizkuntza berriarekin nahasita iraun dute beste askok: otamenar ‘goizeko bigarren janaldi arina egin’, zikiñar ‘molestatu’, zampar ‘indarrez kolpatu edo zapaldu’, matatxerri… Bildutako berba bakoitza orokorra den edo zein herriri dagokion adierazteaz gain, berriemaileen esaldi ugari ere bildu dituzte egileek hitz asko testuinguru egokian txertatzearren.

64 orrialde ditu liburuak, argitalpena elebiduna delarik; aitzinsolasa Sagrario Aleman euskaltzainak idatzia da, eta hiztegiarekin batera hainbat azalpen, mapa eta bibliografia erreferentzia ere badakartza. 3000 ale eman dira argitara eta herritarren artean banatu, azken aldi honetan hainbeste hazi zen zendearen ondarea zendeatarrengana beraiengana itzul dadin eta haiek jaso ahal izan dezaten. Liburua ez dago salgai, baina sarean dago eskura eta hemen irakur daiteke.

Euskararekin loturiko lan zintzo eta serio guztiak dira aberasgarriak; baina are aberasgarriagoak bihar posible izango ez direlako gaur egin beharrekoak zirenak. Nire ustez, horietako bat da liburu eder hau.

Hemen entzun dezakezue liburua dela-eta Luis Miranda eta Raul Urbeltzi Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa

Antsoain3

Egungo zendea (berdez inguratua) antzinako Antsoainen mapa baten gainean. Azpimarratutako herrietan hartu dituzte libururako hitzak.

Menciono en esta entrada un interesante libro bilingüe presentado en fecha reciente: se trata de El euskera en el habla cotidiana de la Cendea de Berrioplano, publicado por el Servicio de Euskera de dicha cendea y fruto de la estrecha colaboración entre Jose Manuel Alemán, Joseba Gil, Luis Miranda y Raúl Urbeltz. En sus páginas presenta a modo de diccionario más de 350 palabras euskéricas que han pervivido en el habla castellana actual de los habitantes de la cendea, palabras todas ellas recogidas durante los últimos años y acompañadas en la obra de su significado, etimología y distribución a lo largo del término municipal.  A través del libro aflora nítidamente el euskera del entorno de Berrioplano, patrimonio inmaterial extinguido como lengua de uso durante el siglo XX pero cuyo sustrato sigue presente aún décadas más tarde y ha podido ser recogido y preservado gracias al esfuerzo de los autores antes mencionados. La versión castellana de la obra puede consultarse aquí.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2014(e)ko azaroa
    A A A A O I I
    « Urr   Abe »
     12
    3456789
    10111213141516
    17181920212223
    24252627282930
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu