13610vga-01orayenlarumbeiza

Oraien (Larunbe, Itza) gaur egun.

Gregoria Baraibar anderea —Gulibarko Larunben jaiotako azken euskaldun zaharra izan zena— hartu dut ahotan 31 eskutik blogerako abenduan idatzi dudan artikuluan. Udalerri beregaina izan zen Gulibar, baina 1943an Itza zendearekin egin zuen bat; galtzeko bidean zen ordurako euskara hango herri eta auzuneetan, haietako batzuetan besteetan baino gehiago. Galera-prozesu horietan (eta ez orduan bakarrik) gizakiak hizkuntza dela-eta agertu ohi dituen jarrerei buruzko gogoeta eragin zidaten Gregoria zenak eta hark umetan bizi izandakoak, eta hausnartutakoa blog honetara ere nahi izan dut ekarri.

Artikulua irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

eizie