IMG_20150103_102548

Ibiztako euskararen azken pausagunea Pena etxea izan zen.

Mari Cruz Esarte, Salvador Carrica, Javiera Urralburu, Teofilo Eseberri, Felipa Azcoiti, Sabino Recalde, Antonia García, Lucas Semberoiz… azken hogei urteotan hildako hauek guztiak eta beste hainbat izan dira Zaraitzuko euskararen hondar lekuko balekoak, mende askotako kate luzearen azken katebegiak. Iñaki Caminok, Koldo Artolak eta beste zenbait ikertzailek Espartzan eta handik goitiko herrietan (Orontzen, Jaurrietan, Otsagabian…) bildu ahal izan zituzten, doi-doia batzuetan, alde egin zigutenean Zaraitzu ibarreko euskara haiekin batera eraman zutenen lekukotasun baliotsuak; herri haietako euskaldunen berri eman zuten Sánchez Carriónek eta Irizarrek ere 70eko hamarkadaren hasieran. Artola bera Espartzatik Zaraitzu ugaldean behera dagoen Ibizta herriko Felipa de Carlos anderearen euskara entzutera iritsi zen, nahiz eta, zoritxarrez, grabatzeko aukerarik ez eta idatziz hartutako oharrak besterik ezin izan zituen jaso.

IMG_20150103_153657

Igariko Onko etxea, 2015eko urtarrilean.

Izan zen ordea euskaldunik haratago, Zaraitzu hegoaldeko herrietan; eta ez horren aspaldi. Hain da hori horrela non aurkitu baitaiteke oraindik, Ibiztan eta handik beheiti, inguru hartako azken euskaldunen eta haien mintzoaren oihartzuna. Ez mendien izenetan edo antzinako paperetan bakarrik; egungo biztanle batzuen gogoan ere bai.

Fermin da euskara ikasi ez, baina euskara entzutera heldu zen bizilagun haietako bat; aiton-amonen belaunaldiarekin agortutako hizkuntzak utzi dizkion oroitzapenez aritu naiz aste honetan 31 eskutik blogean.

Han esandakoak irakurri nahi badituzue, hemen duzue esteka.