_A0Y1189

Bidankoze (argazkia: frotolafoto.blogspot.com.es)

Azken urte honetan zehar, aurreko hiruretan bezala, etenik gabe ekin dio Gotzon Perez Artutx bidankoztarrak bere herriko historia, hizkuntza eta ohiturekin loturiko jakingaiak bildu eta jendaurrean hedatzeko lanari. Lan horren fruitu dira BIDANKOZARTE aldizkariaren azken hiru aleak: 12.a, 13.a eta 14.a. Lehendabiziko biak euskaraz irakur daitezke dagoeneko; 14.a, aldiz, gaztelaniaz besterik ez, oraingoz,

Bidankozeko gertakizun historiko zenbait jasotzeaz gainera, herrian behinola hitz egindako euskarara hurbil gaitzaketen edukiak bildu ditu hiru ale hauetan ere Perez Artutxek: hiztegi bidankoztarrari dagozkion hitzak (basa-ugaztun eta hegaztiak), oikonimia-gaiak (etxe-izenak), toponimia, eta Mariano Mendigatxa zenak idatzi eskutitzetan Azkueren lankide hark XX. mende hasieran idatziz jarritako euskarazko animalia-izenak.