IMG_20140906_170109

Benito Gil idazle nafarraren jaiotetxea.

Idatzizko errakuntzari, gauza bat azaldu nahi eta paperean ezustean bestea adierazteari, esaten zaio lapsus calami. Idatzizko akats horietako bat dela eta, behar ez zen garaian genuen gaur arte sailkatua Benito Gil, Zaraitzuko Itzallen apaiz zebilela hango eliztarrentzat idatzitako doktrinaren egilea.

Nahi baino sarriago, ez dugu euskararen lekuko batez inolako albisterik izaten, hark berak bere lanean idatzitakoaz landa: horixe zen duela gutxi arte Mariano Erbiti udabearraren egoera ere. Unean uneko autoreak idatziz utzi zigunak akatsa duenean, gainera, okerrekoak bihurtzen dira hortik ateratako ondorioak ere.

Benito Gil nafarrak bere lanaren aurkezpenean lagatako errakuntza agerian gelditu da gaur. Horretaz, eta idazleaz beraz, aritu naiz hilabete honetan 31 eskutik blogean.

Han esandakoak irakurri nahi izanez gero, hementxe duzue esteka.

Itzalleko eliza

Itzalleko eliza (argazkia: Jesús Mª Pueyo).