Testua IJoan den martxoaren 4an aurkeztu nuen blog honetan bertan Miguel Ignacio Armasa domingotarra (1770-1814), Labaiengo nafarra, XIX. mendearen hasieran zenbait prediku idatzi zituen euskal idazle zahar berria.

Prediku horietan zaharrena da sarrera honetara ekarri dudana: 1810eko Ostiral Santuan Kristoren Nekaldia zela eta jaioterriko eliztarren aurrean esan zuena, hain zuzen ere.

Hemen duzue predikurako esteka. Ondoko irudian klik eginez ere jo ahal izango duzue bertara.

Armasak erabilitako paperaren neurriengatik, bi irudi behar izan dira orrialde bakoitza osorik biltzeko: horrenbestez, 19 eta 20 irudiak lehendabiziko orrialdeari dagozkio; 21 eta 22 fitxategiak bigarrenari; 23 eta 24 zenbakidunak hirugarrenari; 25 eta 26 irudiak laugarrenari; eta 27-28 bikotea, azkenik, bosgarrenari.

En esta entrada el lector encontrará, digitalizado, el primero los tres sermones recientemente recuperados que compuso en lengua vasca al inicio del siglo XIX el dominico navarro Miguel Ignacio Armasa: más concretamente, el referido a la Pasión de Cristo que leyó a sus convecinos de Labayen durante el Triduo Pascual de 1810.