Joan den maiatzaren 26an, UEUk, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Aziti Bihia elkarteak antolatutako Euskararen Historian barna: uste dugunetik dakigunera mintegiaren karietara, Araba eta Nafarroako eremu zabalean behinolako euskarak utzitako arrasto sakona izan nuen hizpide Gasteizen.

Inork egun hartan erabilitako aurkezpena ikusi nahiko balu, hemen topatuko du.

Otsailean abiatutako mintegiaren azken lau saioak irailaren 29tik abenduaren 22ra bitartean izango dira.

Oihaneder Gasteiz

Oihaneder Kultur Etxea