Bi dira orain arte blog honek Miguel Ignacio Armasa nafarrari eskaini dizkion sarrerak. Martxoan, batetik, 1770ean jaiotako domingotar honen nondik norakoak laburtu nituen; maiatzean, bestetik, hark idatzitako euskarazko testuetako bat ekarri nuen hona, denetan zaharrena: 1810eko Ostiral Santuan Labaiengo herrikideei hitz egiteko prestatu zuena.

1810b

San Pedrori buruzko predikuaren amaiera. Egin klik irudian testu osoa ikusi ahal izateko

Armasaren testu ezagunetarik bigarrena da gaurko honetan hona dakardana: Sermon del Glorioso San Pedro Apostol predicado en Lavayen en el año de 1810 izenburuduna, alegia. Herriko elizari izena eman zion santua izan zuen hizpide predikariak, San Pedroren fede handia agerian jarri eta adizaleak halakoxeak izatera bultzatzearren.

Hiru orrialde —hasi eta buka— eta laugarrenaren hasiera bete zituen domingotarraren letra txukun askoak. Erabili zuen paperaren neurri handixkoa dela eta orrialde erdika topatuko du sermoia irakurleak, ez orrialdeka; zazpi zatitan beraz, ez lautan.

Predikua ikusi edota deskargatu nahi izanez gero, egin klik irudian.

El dominico navarro Miguel Ignacio Armasa (1770-1814), ya anteriormente mencionado en este blog, fue autor de al menos tres sermones en euskera escritos a principios del siglo XIX,  el segundo de los cuales —dedicado a San Pedro en 1810— doy a conocer en esta entrada. Natural de Labaien y lector de Teología por la Universidad de Alcalá, Armasa vivió sus últimos años allí donde había nacido y predicó ante sus convecinos una vez que la exclaustración de 1809 provocó su retorno forzoso.