Udako etena amaiturik bloga berriro abian jartzeko, Miguel Ignacio Armasa domingotarraren testuen bilduma osatzera nator. 1770ean jaio eta 1814an hildako labaiendarrak gaur arte agertu direnak baino euskarazko prediku gehiago ondu bide zituen, iritsi zaizkigunak irakurrita antzeman daitekeenez, baina balizko horiek egunen batean ilunpetik atera bitartean orain arte ezagutzera eman ditudanak (1810eko Aste Santukoa eta San Pedro hizpide hartuta irakurri zuena) eta gaurko hau besterik ez ditugu.

1811

1811ko predikuaren amaiera. Egin klik irudian orrialde guztiak aztertu ahal izateko.

Gaurko hirugarrena 1811n prestatu zuen, Garizumako bigarren igandean hain zuzen ere. Bi gaik merezi izan zuten egun hartan Labaiengo predikariaren arreta: batetik, jai egunetan fededunek izan beharreko jarrerak (bai mezatan, bai lan egiterakoan, ordu hartako moral katolikoak bekatutzat jotzen baitzuen igandeetako denbora-tarte jakin batetik gorako jarduna); eta bestetik, mundu honetan jasandako zorigaitzen ordainetan zintzoek zeruan gozatu ahal izango duten aintzaren deskribapenak.

Finalizo aquí las entradas destinadas a dar a conocer los textos inéditos de Miguel Ignacio Armasa (1770-1814), dominico nacido y fallecido en Labaien tras un periplo vital que lo condujo al menos por Cantabria, Madrid y Álava, y que predicó tanto en castellano como en su lengua materna a principios del siglo XIX. El texto que presento hoy, que puede consultarse haciendo clic sobre la imagen, corresponde al sermón con el que Armasa se dirigió a la concurrencia de la parroquia de San Pedro de Beinza-Labayen el segundo domingo de Cuaresma de 1811. La actitud que sus feligreses debían adoptar en los días de guardar (así durante la misa como con respecto al trabajo) y la descripción de la gloria celestial que aguarda a los creyentes que sigan fielmente los preceptos de la Iglesia en medio de las penalidades de este mundo fueron los dos temas principales de aquella ya lejana prédica, gracias a la cual podemos asomarnos de alguna manera al euskara hablado en la Basaburua Menor hace dos siglos.