Archive for maiatza, 2018

Lizarrerriko euskararen XVIII. mendetik aurrerako ibilbideaz

Irantzu Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak antolaturik, Lizarrerriko euskararen ibilbide historikoari buruz aritzeko aukera izan nuen Jaitzen joan den ostiralean.

Hementxe duzue orduan esandakoaren laburpena, inork interesik izanez gero.

Saioa gaztelaniaz izan zen.

 

El pasado viernes día 12, gracias a la invitación del Servicio de Euskera de la Mancomunidad de Iranzu, tuve la oportunidad de estar en Salinas de Oro para hablar acerca del recorrido histórico de la lengua vasca en Tierra Estella.

Traigo aquí un resumen de lo expuesto, por si algún visitante pudiera tener interés. La charla fue en castellano.

1 Comment more...

Lingua Navarrorumek bost urte… lozorroan baina bizirik.

Halaxe da, bai; orain bost urte jarri zen abian blog hau, eta nahiz eta azken hilabeteotan edukirik azalera ekarri ez, bloga elikatzeko lana ez da eten.

Irakurle izan zaretenok jakingo duzuen bezala, Nafarroako eremu zabalean (Lizarrerritik Erronkarirainokoan, batik bat) euskarak historian zehar eginiko ibilbidea eta utzitako arrasto sakona agerian jartzea izan zuen txoko honek jomuga nagusi 2013tik 2017ra bitarteko epean. Azken urte honetan, ordea, sarrerak argitara emateari utzi, eta arrasto hori hobeto ezagutzeko eta datu berriak eskuratzeko ahaleginak ordezkatu du ordura arteko dibulgazio lana.

Lan hori amaitutakoan, bildutako uztaren emaitza berri zenbait hona ekarri eta interesa izan dezakezuen guztion eskuetan jartzea da nire asmoa. Izango ahal da oraindik irakurle interesaturik, eta ekarritakoak asetuko ahal du baten bat bederen!

Ordura arte, beraz.

 


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
    A A A A O I I
    « maiatza    
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu