Halaxe da, bai; orain bost urte jarri zen abian blog hau, eta nahiz eta azken hilabeteotan edukirik azalera ekarri ez, bloga elikatzeko lana ez da eten.

Irakurle izan zaretenok jakingo duzuen bezala, Nafarroako eremu zabalean (Lizarrerritik Erronkarirainokoan, batik bat) euskarak historian zehar eginiko ibilbidea eta utzitako arrasto sakona agerian jartzea izan zuen txoko honek jomuga nagusi 2013tik 2017ra bitarteko epean. Azken urte honetan, ordea, sarrerak argitara emateari utzi, eta arrasto hori hobeto ezagutzeko eta datu berriak eskuratzeko ahaleginak ordezkatu du ordura arteko dibulgazio lana.

Lan hori amaitutakoan, bildutako uztaren emaitza berri zenbait hona ekarri eta interesa izan dezakezuen guztion eskuetan jartzea da nire asmoa. Izango ahal da oraindik irakurle interesaturik, eta ekarritakoak asetuko ahal du baten bat bederen!

Ordura arte, beraz.