Albisteak

Ezkabarteko Euskararen Eguna, larunbatean

arre

Arre (Ezkabarte)

 

Apirilaren 27an, larunbatarekin, Ezkabarteko Euskararen Eguna ospatuko da estraineko aldiz, bailarako zenbait euskaldunek bultzatuta. 11:00etatik aurrera elkartuko dira Arren, baina heldu diren urteetan haraneko beste herri batzuetan egiteko asmoa dute. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek: joaldunak, txistor jatea, dantzari txikiak, herri-kirolak, puzgarriak… Bazkaria ere izango da, Arreko plazan, eta bada oraindik bertako tabernetan txartelak eskuratzerik.

Ezkabarte hainbat herrik osatutako Iruñerriko dermioa da, 2000 bat biztanlekoa, hiriburuaren iparraldean dagoena. Arre eta Sorauren dira haraneko herririk jendetsuenak. Bertako euskara XX. mendearen bigarren erdian itzali zen arren, Anoz herriko azken hiztunaren heriotzarekin, haziz doa pixkanaka hizkuntza berreskuratu dutenen kopurua.


Euskalerria Irratia Europako Parlamentuan: prentsa-laburpena

Hona hemen Euskalerria Irratiak ostegunean Estrasburgon eginiko agerraldiak hainbat komunikabide idatzitan utzi duen arrastoa:

Diario de Noticiaseuskalerria-irratia-en-estreuskalerria_23518_1

EFE

Berria

Argia

EITB

Euskalerria Irratia

 

 

 

 

 


Nafarroa eta euskara hizketagai Manu Robles Arangiz fundazioak

Sagrario Aleman

Sagrario Aleman

diezde_ultzurrun_kike

Kike D. de Ulzurrun

Nafarroa eta euskara uztartu nahi dituen mahai ingurua antolatu du biharko Manu Robles Arangiz fundazioak Iruñean.  Zapalketatik at, ba al dugu zer esanik Nafarroan? / Euskera en Navarra: ¿y ahora qué podemos hacer?  izenburupean iragarri dute biharko saioa antolatzaileek. Aski solaskide adituak bildu dituzte, aditurik inon bada: Sagrario Aleman euskaltzain imoztarra, Arturo Campion euskaltegiko zuzendaria; Paula Kasares euskaltzain urgazle iruindarra, NUPeko irakaslea, eta IKAn, UEUn edota Behatokian ere aritua, besteak beste; Angel Erro idazle burlatarra, Eta harkadian ni edota Gorputzeko humoreak lanen egilea; eta Kike Diez de Ulzurrun kazetaria, Euskalerria Irratiko Elkarteko buru dena.

Paula Kasares

Paula Kasares

Anjel Erro

Anjel Erro

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Olibondoak eraikinean izango da mahai ingurua, goizeko 11:30etik aurrera.


Nafarroako Gobernuari D ereduko ikasleen gastuak bere gain hartzeko eskatu dio Parlamentuak

Gaur goizean onartutako mozio baten bidez gauzatu dute eskaera PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, Geroa Baik eta Ezkerrak. Eremu ez-euskalduneko D ereduko ikasleen garraio eta jantoki-gastuen ardura har dezala eskatu diote alderdiok Nafarroako Gobernuari. UPNk eta PPk ez dute mozioaren alde egin baina gainerakoen bozei esker aurrera egin du eskaerak.

Azken hilabeteotan, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eremu ez-euskalduneko mila haurrek baino gehiagok D ereduan ikasteko egin beharreko bidaiak eta bidaia horiek eragindako gastuak azaldu ditu, eta Nafarroako hezkuntza sare publikoak herrialde osoan D eredua eskain dezala aldarrikatzen duen Maite ditugulako dokumentala aurkeztu ere bai.

Hona hemen albistea sarean:

Berria

Diario de Noticias

Diario de Navarra


Bruno Etxenike izango du mintzagai Rosa Miren Pagolak

Dorrea Elkarteak, Baztandarren Biltzarrak eta Baztango Kultura Batzordeak antolatutako Lore Jokoen eskutik aspaldiko euskaltzale nafar bat ezagutzeko aukera eskainiko du gaur Rosa Miren Pagola ikerleak: Bruno Etxenike urdazubiarra, XIX. mendean Bonaparte printzeak Nafarroako euskara ezagutzerakoan izan zuen lankiderik garrantzitsuena. Etxenikeri buruzko hitzaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da Iruritako Jauregia dorretxean.

Pagola Etxenike


Iruñeko gazteendako XXIII. Literatur Lehiaketa

Iruñeko Gazteendako XXIII. Literatur Lehiaketa

Udalak antolatutako lehiaketa honetarako lanak maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dituzte 14 eta 18 urte bitarteko gazte iruindarrek. Bi eratako lanak onartuko dituzte: poesia, eta narrazio laburra.

Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
    A A A A O I I
    « maiatza    
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    27282930  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu