Sarean

Bidankozeko euskaldunei buruzko albisteak argitara emanda

Joan den urte amaieran, blog honen bidez, XX. mendean Erronkari haraneko Bidankoze herrian bizi izan zen azken belaunaldi euskaldunaren inguruko zenbait albiste eman nituen. Orain paperean dago eskura orduko lan hartan oinarritutako artikulua, UEUri eta UZTARO aldizkariari esker.

uztarologo2

“Bidankozeko gerraosteko euskaldunak” du izena artikuluak eta 2014ko uztail-irailei dagokien UZTARO aldizkariaren 90. zenbakian argitaratu da.


BIDANKOZARTE aldizkariaren 11. alea, eskuragarri

bidankozarteSarean da dagoeneko 2014ko udaberriari dagokion BIDANKOZARTE aldizkari historiko-kulturalaren azken alea. Bidankozeko historia, ohitura edota euskararekin lotutako gaiak zabaltzeko asmoz sortutako agerkaria da BIDANKOZARTE, Gotzon Perez Artutxen ekimen txalogarriari esker 2011n abiatua, eta gaur egun internet bidez ere eskura daitekeena.

Aldizkaria elebitan plazaratzen da, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskainiz. Gaztelaniazko ale atzeratuak sarean daude dagoeneko, eta euskarazko zenbait ere bai, falta direnak pixkanaka-pixkanaka osatze bidean daudelarik.

Hemerotekaz gain, historia, toponimia eta oikonimia gaiak topatuko ditu irakurleak azken ale honetan, Bidankozeko hiztegiarekin eta Mariano Mendigatxa zenak idatzitako eskutitzei buruzko jakingaiekin batera.

Nahi duenak hemen topatuko ditu orain arte sareratutako ale eta eduki guztiak.

La revista BIDANKOZARTE, cuyo nº 11 acaba de ver la luz en la red gracias al trabajo de Gotzon Pérez Artutx, divulga regularmente temas de interés relacionados con la cultura y la historia de la villa roncalesa de que vio nacer a Mariano Mendigacha. La publicación (que puede leerse en castellano y en euskera) ofrece en su último número, entre otros contenidos, una muestra del léxico castellano propio de la localidad y el valle del Roncal, y una pequeña crónica del final de la Guerra Civil en Vidángoz. Los números anteriores de la revista pueden consultarse aquí.


Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean (V)

BOE

Nafarroako euskararekin zerikusia duten azken mende laurdeneko ikerlanen zerrenda ahaleginaren bosgarren saioa da hau. Gogora interneten eskuragarri topatu ditudan lanen bilduma dela, eta ez ditudala bertaratu paperean baino kontsulta ezin daitezkeenak. Inoiz edo behin Nafarroako euskara mintzagai zuzen ez duten artikuluak bildu baditut, zeharka bada ere euskara nafarrari buruzko xehetasunen bat ematen dutelako izan da.

L

Larrañaga, Xabier: Mendigatxak Azkueri igorri eskutitzak: Aditza‘, FLV 75 (1997).

Lekaroz, Gorka: Antzinako baztanera: XVIII. mendeko prediku argitaragabe bat, FLV 101 (2006). Huarte

Lizarraga, Bittorio: Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak‘, FLV 103 (2006).

Lopez-Mugartza, Juan Karlos: Izabako lekuizenak‘, FLV 63 (1993). 

________________________,’Erronkari eta Ansoko toponimiaz zenbait ohar‘, FLV 105 (2007).

________________________, ‘Sobre Salvatierra de Esca, Aragón y el euskera‘, Huarte de San Juan 9 (2007).

________________________, Erronkari eta Ansoko toponimiaz, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruña-Bilbo (2008).

________________________, ‘Euskera, language of the Pyrenees: the case of Ansó (Aragon) and Roncal (Navarre)‘, ASJU 42/2 (2008).

________________________, ‘Aragoiera eta euskara Ansoko Toponimian eta Onomastikan Erronkariko adibideen argitan‘, in  Sagarna, A., Lakarra, J. & Salaberri, P. (arg.), Pirinioetako hizkuntzak, lehena eta oraina (1195-1220. orr.) (2011).

M

montoyaMartínez, Asunción: ‘El léxico vasco del pastoreo en el Atlas Lingüístico y Etnográfico de Aragón, Navarra y Rioja‘, ASJU 34/2 (2000).

Mikelarena, Fernando: La evolución demográfica de la población vascoparlante en Navarra entre 1553 y 1936‘, FLV 92 (2003).

Montoya, Estibalitz: Urdazubi eta Zugarramurdiko euskararen norabidea‘, FLV 69 (1995).

 

N

Nitta, Masu: Dos topónimos de la Vizcaya (Navarra): Guetadar y Sabaiza‘, FLV 76 (1997).

 

O

Olano, Mikel: Gipuzkerazko sermoi bat Leitzan‘, FLV 89 (2002).

Ondarra

Franzisko Ondarra (1925-2005)

Ondarra, Franzisko: ‘Goñerrin aurkitutako sei euskal testu (1743-1753)‘, FLV 53 (1989). 

________________, Nafarroako Bertizaranan topatutako euskal testuak‘, ASJU 23/3 (1989).

________________, ‘Goñerrin aurkitutako lau euskal testu (XVIII. m)‘, FLV 55 (1990).

________________, ‘Goñerrin aurkitutako beste sei testu‘. FLV 57 (1991).

________________, ‘Amoresco eta doloresco Jesu Christoren pausoac‘, in J.A. Lakarra (arg.), Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, ASJU-ren gehigarriak 14, Donostia (1991).

________________, ‘Goñerrin aurkitutako testuak (IV)‘, FLV 60 (1992).

________________, ‘Goñerrin aurkitutako testuak (V)‘, FLV 62 (1993).

________________, ‘Javier Ramon de Lakoizketa Bertiz-ek izan zituen testuak‘,  FLV 65 (1994).

________________, ‘Javier Ramon de Lakoizketa Bertiz-en euskal testuak‘,  FLV 66 (1994).

[OHARRA: paperezko aldizkarien azaletan izenburu bera dakarte azken bi artikuluek, akatsen bat tarteko]

________________, ‘Goñerrin aurkitutako testuak (VI)‘, FLV 67 (1994).

________________, ‘Juan Martin de Ibero (1729-1783), Izuko parrokua (1754-1783)‘, FLV 72 (1996).

________________, ‘Ollon 1777 urtean emandako testuak‘, FLV 73 (1996).

________________, ‘Bakaikuko euskal hitzak, esaerak etab.‘, FLV 100 (2005).

Otxandorena, Tomas: Don José Erasun (1821-1894)‘, FLV 74 (1997).

P

PagolaPagola, Rosa Miren: ‘Nafarroako hizkeren lexikora hurbilketa‘, in Euskalgintza XXI. mendeari buruz, Iker 19, Euskaltzaindia, Bilbo (2008).

______________ & Alkiza, Elena & Beola, Ainhoa & Iribar, Itziar & Iribar, Juan Jose: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Iparraldeko goi-nafarrera, Hegoaldeko goi-nafarrera. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo (1995-6).

_______________ Iribar, Itziar & Iribar, Juan Jose: Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Erronkariera, Aezkera. Zaraitzuera. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo (1997).

Pastor, Víctor: Toponimia menor de Los Arcos‘, FLV 54 (1989).

Pérez Ollo, Fernando: El autor de un catecismo baztanés‘, FLV 55 (1990).

Perurena, Patziku: Goizueta 1427ko apeoan‘, FLV 108 (2008).

 


Nafarroako euskararen inguruko ikerlanak sarean (IV)

Tweet

Laugarren aldiz nator Nafarroako euskararekin zerikusia duten azken mende laurdeneko ikerlanen zerrenda osatzen CEENsaiatzera. Nik dakidala behintzat internet bidez eskura daitezkeen azterlanak baino ez ditut bildu, ohi bezala, eta Nafarroako euskara bera aztergai dutenak lehenetsi ditut oro har, euskararen historiaz-eta dihardutenen aurretik. Horregatik utzi ditut zerrendatik at, esate baterako, J.M. Jimeno Jurío zenaren hainbat ikerketa handi. Biziki eskertuko dut antzemandako edozein hutsune jakinaraztea, eta zerrenda osatuago eta baliagarriago egiten laguntzea.

H

Hualde, Jose Ignazio: Sobre el acento roncalés‘, ASJU 29/2-3 (1995).

_________________, ‘Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz‘, Uztaro 18 (1996).

Hualde, Jose Ignazio  &  Lujanbio, Oihana: Goizuetako azentuera‘, in X. Artiagoitia & J.A. Lakarra (arg.), Gramatika-jaietan. Patxi Goenagaren omenez, ASJUren gehigarriak 51, EHU (Bilbo, 2008).  

_________________________________, ‘Goizuetako azentuaz zerbait gehiago: oharmena‘, ASJU 43/1-2 (2009).

I

Ibarra, OrreagaMezkirizko toponimiaz‘, FLV 58 (1991).erroibarko-eta-esteribarko-hiztegia-9788423529346

_____________, ‘Ultzameraz idatzitako bi dotrinaren edizioa eta azterketa’, ASJU 26/3 (1992).

_____________, ‘Ultzamako barietatearen aditzaren berezitasunak: isoglosa nagusienak’, FLV 66 (1994).

_____________, ‘Cispamplonés hizkeraren inguruan‘, ASJU 29/1 (1995).

_____________, ‘Erroibarko lexikoaren gainean‘, Euskera 41/3 (1996).

_____________, ‘Erroko testu argitaragabe bat eta beste batzuen iruzkina‘, FLV 75 (1997).

______________, ‘Artzibarko etxe-izenen inguruan‘, in X. Artiagagoitia, P. Goenaga & J.A. Lakarra (arg.), Erramu boneta: Fetschrift for Rudolf P. G. de Rijk, ASJU-ren gehigarriak 44, EHU, Bilbo (2002).

______________, ‘Erroibarko eta Esteribarko oikonimoak (I)‘, FLV 91 (2002).

Orreaga Ibarra

Orreaga Ibarra

______________, Erroibarko eta Esteribarko oikonimoak (II)‘, FLV 92 (2003).

______________, ‘Lexikoaren hedapena goi-nafarreraren hiru ibarrotan: Erroibar, Esteribar eta Anue‘, ASJU 40/1-2 (2006).

______________, Erroibarko eta Esteribarko hiztegiaNafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea & Bilbo (2007).

______________, ‘Orreagako elizan aurkitutako On Javier Ibarraren prediku bat Artzibarko hizkeran idatzitakoa‘, FLV 107 (2008).

______________, ‘Ze ba? eta ze bada? Baztan-Bidasoa inguruko gazteen hizkeran. Aldakuntza linguistikoa abian‘, FLV 112 (2010).

______________, ‘Artzibar iparraldeko hizkeran sakonduz‘, FLV 115 (2012).

Íñigo, Andres; Salaberri, Patxi; Zubiri, Juan José: Ki aditz atzizkiaren gainean‘, FLV 69 (1995).

Irizar, Pedro: Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea (1992).

__________, Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea (1992).

__________, Morfología del verbo auxiliar roncalés, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea (1992).

__________, Morfología del verbo auxiliar bajo navarro occidental, EHU & Euskaltzaindia, Bilbo (1999).

__________, Morfología del verbo auxiliar bajo navarro oriental, EHU & Euskaltzaindia, Bilbo (1999-2002, 3 liburuki).

Itulain, JavierLos nombres de las casas en el valle de Izagaondoa (1600-2001)‘, CEEN 77 (2002).

____________, ‘Oiconimia del valle de Unciti‘, CEEN 80 (2005)

 toponimia-de-la-cuenca-de-pamplona-pamplonairuna-9788485479740

J

Jimeno Jurío, José María & Salaberri  Zaratiegi, Patxi: Toponimia de la cuenca de Pamplona / IruñaEuskaltzaindia, Bilbo (1994).

 

K

Kamino, Peio & Salaberri Zaratiegi, Patxi: ‘Luzaide eta Ondarrolako hiru gutunFLV 101 (2006).

__________ & ___________________, Luzaideko euskararen hiztegiaNafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea & Bilbo (2007).

Kasares, Paula: Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa Nafarroako familia euskaldunetan (1970-2012)‘, FLV 116 (2013).

Kerejeta, Mari Jose: Notas sobre las poesías premiadas en Pamplona en 1609 y 1610‘, in J. A. Lakarra (arg.), Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, ASJUren gehigarriak 14, Donostia (1991).

Knörr, Henrike: ‘Un sermón de Martín Joseph Marcotegui, de Goñi, predicado en Ollo (1777)‘, in Luis Villasanteri Omenaldia, Iker 6, Euskaltzaindia, Bilbo (1992). .  


Lingua Navarrorum bloga, #KulturaZientifikoa Jaialdiarekin bat

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_bannerEtzi jarriko da martxan azken hilabeteotan gorpuztu den I. #KulturaZientifikoa Jaialdia. Irail partean Twitterren TT izan asmoz abiatu zen #KulturaZientifikoa ekimenaren arrakastak lagunduta, esparru askotako hainbat lagun eta eragilek bultzatuko dute urtarrilaren 8tik martxoaren 31ra bitarteko jaialdi birtual hau.

#KulturaZientifikoa Jaialdiaren helburuak, parte-hartzaileen elkargune izango den zientziakaiera.com blogean irakur daitekeenez, honako hauek dira:

  • Kultura Zientifikoarekin disfrutatzea.
  • Interneten Kultura Zientifikoa euskaraz jorratzen dihardugun eragileen sarea sortzea.
  • Zientzia eta Kultura Zientifikoa Hezkuntzan eta gizarte osoan indartzea.
  • “Zientzien” eta “Letren” arteko muga artifiziala gainditzen laguntzea.
  • Eztabaida eta jarrera kritikoa sustatzea.
  • Elkarlana bultzatzea

 

Jaialdiaren xehetasunak, aldiz, hemen irakur daitezke.

Helburuetako bi Giza eta Gizarte Zientziak euskaraz hedatzea eta ‘Zientzien’ eta ‘Letren’ arteko sasimuga gainditzen laguntzea diren heinean, blog honek ere ekimenarekin bat egin nahi du eta horrenbestez martxora bitarteko sarrera batek edo gehiagok Jaialdian parte hartuko dute.

 


Nafarroako euskararen inguruko ikerketak sarean (III)

Irailean sareratzen hasitako lan-zerrendaren hirugarren atala duzue hau. Honezkero, azken mende laurden honetako 25 egileri dagozkion 90 bat lan daude bilduta; aurrerantzean ere bilduma osatzen eta aurkitutako hutsune eta akatsak zuzentzen ahaleginduko naiz.

 

EIEUSKUEU

D

Domene, José Fernando: El verbo auxiliar trivalente de los dialectos navarro y central‘, FLV 107 (2008).

 

E

Erdozia, Jose LuisSakana erdialdeko euskara, Nafarroako Gobernua  (Iruñea ,2001).

________________, Etxarri-Aranazko dotrina. Sakana erdialdearekiko alderaketa’, FLV 86 (2001).

________________, ‘Bakaikuko hizkera’, FLV 90 (2002).

________________, Sakanako hiztegi dialektologikoaNafarroako Gobernua & Euskaltzaindia (Iruñea-Bilbo, 2004)

________________, ‘Irañetako euskara‘, FLV 97 (2004).

________________, ‘Sakanerak‘, FLV 98 (2005).

________________, ‘Zenbait testu Nafarroan XVII. mendean‘, FLV 99 (2005).

________________, ‘Sakanaren gainean egindako azterketak argitze aldera‘, FLV 101 (2006).

________________, ‘Arabako ekialdea eta Sakanako continuumaren azterketa diakronikoa‘, FLV 102 (2006)

________________, ‘Burundako hizkera, Arabako ekialdekoaren hondar euskalkia‘, in X. Artiagoitia & J.A. Lakarra (arg.), Gramatika -jaietan. Patxi Goenagaren omenez, ASJUren gehigarriak 51, EHU (Bilbo, 2008).

________________, ‘Sakanako lexikoaren inguruan’, Euskara 53/2 (2008).

________________, ‘Sakanako hitzekin jolasean’, Euskara 54/3 (2009).

Erdozia, Jose Luis & Flores, Patxi: Lizarragabengoko hizkera‘, FLV 95 (2004)

Erize, XabierNafarroako euskararen historia soziolinguistikoa. 1863-1936, Nafarroako Gobernua (Iruñea, 1997).

___________, ‘Bonaparte printzearen nafar laguntzaile berriak: Jose Erasun‘, FLV 77 (1998),

Espartza, Jose Mari: ‘El euskera en Tafalla’, Euskera 56, 1-2 (2011).

Etxaide, Ana Maria: El euskera en Navarra: encuestas lingüísticas (1965-1967)Eusko Ikaskuntza (Donostia, 1989).

Etxaniz, Pello: Dikazteluko sermoia‘, FLV 82 (1999).

Etxebarria, Jose Maria: ‘1913ko Vienako euskal grabaketak, III. Erronkariera”, in Luis Villasanteri omenaldia. Iker 6, Euskaltzaindia  (Bilbo, 1992).

 

G

Gaminde, Iñaki: Nafarroako barietate batzutako perpaus denborazkoez‘, FLV 56 (1990).

______________, ‘Nafarroako nominalizazioez‘, FLV 62 (1993).

______________, ‘Nafarroako menperagailuez‘, FLV 66 (1994).

______________, ‘Larraungo Alli herriko azentu ereduaz‘, FLV 68 (1995).

______________, ‘Lesakako azentu eta intonazioaz‘, FLV 73 (1996).

______________. ‘Esteribarko euskararen azentuaz‘, Uztaro 16 (1996).

______________, ‘Nafarroako azentu ereduen sailkapena‘, in I. Camino (arg.), Nafarroako hizkerak. Nafarroako Euskal Dialektokogiako Jardunaldietako Agiriak. Iruñea, 1997ko azaroa (24-28). UEU (Bilbo, 1998).

Goldaraz, Jesus: ‘Galbarioac uscaraz ofrecimentua (Etsain herrian aurkitua)‘, FLV 69 (1995).

Gómez, Ricardo: Erronkarierazko dotrina argitaragabe bat: edizioa eta azterketa‘, in J.A. Lakarra (arg.), Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, ASJUren gehigarriak 14, GFA (Donostia, 1991).

 


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
    A A A A O I I
    « maiatza    
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu