Tag: Betelu

Sarean: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen webgune berritua

Iparmank

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak (IPARMANK) webgune berritua abiarazi du duela gutxi. Oro har, Nafarroako ipar-mendebaldea da mankomunitate honen lan-eremua: Arano, Goizueta, Areso, Leitza, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzama-Anue.

Webgunean barrena albisteak, gogoetarako gaiak, eskualdeko agenda, euskararekin loturiko baliabide ugari eta beste hainbat informazio interesgarri eskuratu ditzake bisitariak.


Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkerei buruzko liburua aurkeztuko du Amaia Apalauzak

Amaia Apalauzak (Iruñea, 1979) azken urteotako lanaren fruitu den tesi-liburua aurkeztuko du bihar eguerdian Euskarabidearen nafarroako-ipar-mendebaldeko-hizkeren-egitura-geol-9788423533305Iruñeko egoitzan (Donibane institutua; Biurdana kalea, 1).

Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa” du izena liburuak eta Imotz, Basaburua, Larraun eta Araitz-Betelu inguruak ditu aztergai; euskara nafarraren eta erdialdekoaren arteko dantzan dabiltzan eskualdeak, euskararen transmisioari dagokionean egoera aniztasun nabarmena bizi dutenak eta orain arte euskal dialektologiak sakonki aztertu gabeak. Bilketa zabala eta sakona egin du Iñaki Caminok zuzendu eta 2011n aurkeztutako tesi honen bidez, Edu Zelaietak 2009an aurkeztutako Baztan-Bidasoako hizkerei buruzkoarekin batera Nafarroako iparraldeko euskararen ezagupenean aurrerapide sendoa ekarriko duena.

Lehendik ere eremu honetako eta inguruko euskarari buruzko hainbat lan argitaratu ditu iruindarrak: 2005ean Malerreka solasean: ahozko tradizioaren bilduma prestatu zuen, Maite Lakarrekin batera. 2007an, aldiz, Araitz-Beteluko ahotsak. Ahozko tradizioaren bilduma aurkeztu zuen Kontxi Arraztiorekin elkarlanean. Bihar aurkeztuko duen lanerako bidean ari zela, aldiz, Imozko euskara izeneko lana eman zuen argitara; ondoren tesian sakondu duen Imotz haraneko euskararen ikuspegia eskaini zuen bertan.

imozko_euskaraaApalauzak bihar aurkeztuko duen liburua Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sustatutako ‘Mendaur’ bildumaren baitako 10. argitalpena izango da. Bilduma horretan bertan agertu dira azken zazpi urte hauetan Edu Zelaietaren aipatu tesia, Sakana eta Burundari buruz Koldo Zuazok idatzitako liburua, Erronkari eta Ansoko toponimiaz Juan Karlos Lopez-Mugartzak eginiko lana edota Erroibar-Esteribar eta Luzaideko hiztegiak, besteak beste.

Liburua aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza akordioa sinatuko dute.

Erantzunak desaktibatuta daude Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkerei buruzko liburua aurkeztuko du Amaia Apalauzak sarreran more...

  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
    A A A A O I I
    « maiatza    
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu