Tag: ekimenak

‘Euskara Herria Josten’ jaia apirilaren 21ean Bilatortan

Euskararen Legeak eragindako zonifikazioa gainditu eta euskara Nafarroa osoan ofizial bihurtzeko eskatu asmoz ospatu da azken urteotanBilatorta apirilak 21 ‘Euskara Herrian Josten’ jaia  Artaxoan, Mendigorrian eta -iaz- Larragan. Apirileko hirugarren igandean izango da 2013koa Bilatortan. Antolatzaileek eremu ez euskaldunean izanik mistotik oso hurbil dagoen herria aukeratu dute aurten ere, aurreko jaietan bezala, herri horietan sortzen den egoera agerian jarri asmoz. Izan ere, eremu ez-euskaldunean egonik, Gareseraino eraman behar izaten dituzte seme-alabak D ereduko irakaskuntza nahi duten guraso artaxoar, mendigorriar eta larragatarrek, herriko ikastetxeek ez baitiete aukerarik ematen. Beste horrenbeste gertatzen zaie Lizarratik 4 kilometro eskasera dagoen Bilatortako hainbat gurasori, Lizarra ez bezala eremu mistotik at baitago Bilatorta.

Gai honen inguruko xehetasun gehiago lizarbeibar.wordpress.com blogean topatu ahal izango dituzue, besteak beste.


Artea Oinez, Ekin Erribera: Nafarroa Oinez ’13rako bidean

nafarroaoinez-13Heldu den urriaren 20an izango da aurtengo Nafarroa Oinez, Tuterako Argia Ikastolak antolaturik. Hirugarren aldiz hartuko du Tuterak Nafarroako ikastolen festa, 1995ean eta 2002 ere hala egin baitzuen. Zazpi hilabete luze falta dira beraz, baina abian dira dagoeneko Oinezaren inguruko hainbat ekimen.

Alde batetik, azken urteotan bezala Artea Oinez erakusketa ikus daiteke dagoeneko. 61 egilek sortutako beste horrenbeste artelan bildu dituzte aurten ekimenaren antolatzaileek: margolanak batez ere, baina eskulturak edota argazkiak ere bai. Une honetan Iruñeko Ziudadelako Gotorlekuan dago ikusgai (apirilaren 7ra arte). Apiril amaieran Tuteran bertan izango da Artea Oinez.

Erakusketari buruzko xehetasun gehiago Berria egunkarian.

Artea Oinez 2103

Bestetik, larunbat honetan bertan, gaueko 11etan, aurtengo Oinezaren abesti izango den ‘Ekin Erribera’ aurkeztuko dute Tuterako Noboo aretoan.


Azken txanpan da ‘Milaka Argi Nafarroan’ kanpaina

Aste Santua iristearekin batera bukatuko da IKAk 2012ko azaroan martxan jarri zuen ‘Milaka Argi Nafarroan’ izeneko ekimena. Bada beraz oraindik parte hartzeko astirik.

milaka-argi-nafarroan-logoa (1)Helburu bikoitza du kanpaina honek; batetik, Nafarroa Garaiko euskaldunak harremanetan jarri eta osatzen duten sarea zabala dela agertzea. Bestetik, IKAk Iruñerrian dituen euskaltegien aldeko diru bilketa egitea.

Horretarako, Nafarroako euskaldunak kanpainaren webgunean sartu eta mezuak bidaltzera gonbidatu dituzte. Mezu horiek bidali ahala, bidaltzaileen herrietako argiak ari dira pizten webgunean txertatu den Nafarroako mapa batean. Mezuak bidaltzeko Iruñerriko IKAren euskaltegien aldeko dirua eman behar da; hainbat mila euro bildu dituzte dagoeneko.

1989tik ari da IKA lanean Nafarroan zein Araban; Iruñerrikoek ez ezik, Bidasoa eta Leitza inguruko hainbat euskaltegik osatzen dute Nafarroako IKA sarea.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2019(e)ko maiatza
    A A A A O I I
    « maiatza    
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    2728293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu