Tag: ekitaldiak

Garesko Euskara Kultur Zikloa, bihartik aurrera

Gares2

Gares

Hastear da Garesen aspaldian iragarrita dagoen aurtengo Euskara Kultur Zikloa. 2013ko ediziorako prestatutako  hitzorduek hilabete oso batez (urriaren 26tik azaroaren 23ra bitartean) beteko dute Itzarbeibarko agenda, eta gehientsuenak euskaraz izango dira. Azaroan zehar, esate baterako, Eñaut Elorrieta izango da Garesen ‘Deserriko Kantak’ diska berria aurkezteko. Beste alde batetik, V. Inkesta Soziolinguistikoak 2011rako utzitako datuen arabera euskararen egoera Nafarroan zertan den aztertu eta eztabaidatzeko aukerarik ere eskainiko du aurtengo egitarauak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona

 

 

 

 

Nafarroa Oinez 2013, ate joka

Argia Oinez 13Hirugarrenez eramango du Tuterak heldu den igandean Nafarroa Oinez festaren lekukoa. 1995ean eta 2002an bezala, Argia Ikastolak hartu du bere gain Nafarroako Ikastolen jaiaren antolakuntza. Tokitan daude Altsasuko 1981eko lehendabiziko urrats apalak; ez ordea Nafarroan euskarak duen sostengu, bultzada,  onarpen eta normaltasun beharra. Zer esanik ez eremu ez-euskaldunean, eta are gehiago Tuteran. Euskara eta ikastola bera harriduraz edota axolagabekeria osoz -non eta ez mesfidakor- ikusi ohi ditu Erribera gehienak. Guztiz arrotz. Ez da ahaztekoa, ezta gutxiestekoa ere. Ezin argiago adierazi du hori Badira, Bagara dokumentalean elkarrizketatutako ikastolako ikasle gazteetako batek: ‘etengabe erakutsi behar diegu geure ingurukoei, lagunei…normalak garela. Beste hizkuntza batean ari garela, baina normalak garela’. Euskara inoiz Erriberan normalagotuko bada, kanpokoen bultzada hutsaz baino gehiago bertako gehiengo erdaldunaren ikuskera pixkanaka aldaraziz izango delakoan nago. Kanpoko laguntza behar du euskarak; baina kanpokoek alde egitean hantxe geldituko diren bertakoetako asko hunkitu eta konbentzitu gabe sekula ez da sustraituko, mila urte igarota ere. Igandekoa bezalakoak aukera politak dira bide horretan urratsen bat emateko, Antolatzaileen ahalegin eskergari bertaratzen direnen jarrera alai eta errespetuzkoa bateratuta, emango ahal dio igandeko hitzorduak sendotasun puxka bat euskarak Nafarroako hegoaldean (agintarien ezinbesteko borondate eta argitasunarekin batera) behar duen irudi positibo eta normalari!

Hona hemen aurtengo Oinezarekin lotutako zenbait esteka:

 

Oinez13 egitaraua

Egitaraua

Oinez13 badirabagara

Badira, Bagara dokumentala (EITBtik)

 

 

 

 

 

 

 

Oinez13 bideoa

Oinez’13aren bideoa

 

 

 

 

 

 

 

Nafarroa Oinez erdal hedabideetan

ep

 

 

 

 

Plaza Nueva


Euskararen eguna Oteitzan, asteburu honetan

Urriaren 5ean, larunbatarekin, Euskararen Eguna izango dute oteitzarrek eta Oteitzara biltzen diren gainerako guztiek. Irantzuko Mankomunitateak aurten antolatu dituenOteitza Euskararen Eguna jardueren artean, haurrentzako zein gazte-helduentzako ‘Euskaraz bizi nahi dut’ oztopo lasterketa dago. Eguerdi partean izango da eta egunean bertan izen emateko aukera egongo da. Herri-bazkarira nahi duenak, aldiz, urriaren 2a baino lehen erosi beharko du tiketa Oteitzan bertan edota inguruko zenbait herritan.

Informazio gehiago, hemen.


Euskararen Eguna Elortzibarren izango da asteburu honetan

Elortzibarko Euskararen Eguna

Euskararen Egunaren egitaraua (egin klik irudian)

Noain izango da larunbatean ospatuko den Elortzibarko Euskararen Egunerako topaleku. Goizeko hamarretan ekingo diote jaiari, eta proposamenez lepo datorren egitaraua prestatu dute Elortzibar Euskara Taldeak, Noaingo Gau Eskolak eta AEK-k.

Ohiko musika-eskaintza, erakustaldi eta haurrentzako ekintzez gain, aipatzekoa da arratsalde partean burutuko duten flasmob-a, eta herri-bazkarirako txartel bakoitzarekin euro bateko laguntza emango diotela bazkaltiarrek Dravet Fundazioari. Fundazio honen helburua izen bereko sindromea (haurrengan eragiten duen epilesia mota larri bat) ikertzea da.

Elortzibarko Euskararen Egunean indar berezia hartuko du ziurrenik inguruko euskaltzaleen aldarrikapen kutsuak. Gogoratu beharra dago eremu ez-euskaldunean dagoela Noain-Elortzibar, eta uko egin ziola 2010ean udalak Aranguren, Galar edota Belaskoainekin batera eremu mistoan sartzeko aukerari. UPN alderdiak gehiengo osoa du Noain-Elortzibarren.


Faltzesko Euskararen Eguna, abian bihartik aurrera

Faltzes

Ekainaren 1ean izango dute berez Faltzesen azken urteotan ohiko bihurtu den euskararen festa. Hala eta guztiz ere, aurtengoa hamargarren Euskararen Eguna izango delarik, zifra biribil hori aurrerapenez ospatu nahi izan dute eta bihar, maiatzak 25, ikuskizun berezia izango da Pedro Iturralde aretoan arratsaldeko 8etatik aurrera. Herriko zenbait kultur taldek hartuko dute parte biharkoan: herriko abesbatza arituko da, eta dantzariak, txalapartariak edota antzerkia ere izango dira bertaratzen direnentzat.

Heldu den larunbateko festari dagokionean, aldiz, Tafallako Baigorri abesbatza eta Tafallako Joaldunak izango dira ikus eta entzungai Faltzesen, eta horiekin batera kontzertuak, herri-bazkaria, irrintzi lehiaketa edota haur-jolasak ere iragarri dituzte, besteak beste.


Miranda Argako Euskararen Eguna, asteburu honetan

Miranda Argako Euskararen Lagunak

Uda hurbildu ahala ugaritzen ari dira nonahi euskararen ingurumarian antolatutako jai-ospakizunak. Erronkariko uskararen festa bezala, Miranda Argan ere Euskararen Eguna izango dute larunbat honetan, goizez hasita eta gauera arte luzatzeko asmoz. Hamaikagarren ediziora helduko da aurtengoan Euskararen Lagunak elkartekoek proposatutako festa-eguna. Ohiko kalejira, dantza, herri-bazkari, zezensuzko eta haurtxoentzako ekintzez gain, aipatzekoa da VI. ‘Erdialde’ Idazlan Labur Lehiaketari dagozkion sariak banatuko dituztela udaletxean eguerdiko hamabietan.

Egitaraua eta xehetasun gehiago, Euskararen Lagunak elkartearen blogean.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
    A A A A O I I
    « maiatza    
     1234
    567891011
    12131415161718
    19202122232425
    2627282930  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu