Tag: eremu ez euskalduna

‘Euskara Herria Josten’ jaia apirilaren 21ean Bilatortan

Euskararen Legeak eragindako zonifikazioa gainditu eta euskara Nafarroa osoan ofizial bihurtzeko eskatu asmoz ospatu da azken urteotanBilatorta apirilak 21 ‘Euskara Herrian Josten’ jaia  Artaxoan, Mendigorrian eta -iaz- Larragan. Apirileko hirugarren igandean izango da 2013koa Bilatortan. Antolatzaileek eremu ez euskaldunean izanik mistotik oso hurbil dagoen herria aukeratu dute aurten ere, aurreko jaietan bezala, herri horietan sortzen den egoera agerian jarri asmoz. Izan ere, eremu ez-euskaldunean egonik, Gareseraino eraman behar izaten dituzte seme-alabak D ereduko irakaskuntza nahi duten guraso artaxoar, mendigorriar eta larragatarrek, herriko ikastetxeek ez baitiete aukerarik ematen. Beste horrenbeste gertatzen zaie Lizarratik 4 kilometro eskasera dagoen Bilatortako hainbat gurasori, Lizarra ez bezala eremu mistotik at baitago Bilatorta.

Gai honen inguruko xehetasun gehiago lizarbeibar.wordpress.com blogean topatu ahal izango dituzue, besteak beste.


Gerardo Luzuriaga nafarra, euskaltzain urgazle

Hilaren 22ko osoko bilkuran, 14 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak; nafar bat, Gerardo Luzuriaga, haien artean. Gerardo_Luzuriaga (1)

Gerardo Luzuriaga Nazarren jaio zen duela 56 urte. Behinola euskaldun izan eta hizkuntza aspaldi galdu zuen Berrotza eskualdeko euskalduna da, beraz. Geografia eta Historian lizentziaduna da, eta Historiarekin nahiz Bibliotekonomiarekin lotutako hainbat alorretan egin du lan aspaldi honetan. Eusko Jaurlaritzaren Liburutegia, Dokumentazio gune eta Artxibo zerbitzuaren ardura du, eta Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako batzordeko kidea ere bada, besteak beste.

Hemen da albistea, zabalago, Euskaltzaindiaren webgunetik aterea.

Hemen, aldiz, izendapen ostean Luzuriagak berak bere berrotza.blogspirit.com blogean idatzitakoa.

 


Euskarazko txokoak Tafallako haurrentzat

Tafallako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolaturik, ‘Euskarazko txokoak’ eskainiko dizkiete martxo-apirilean zehar bertako neska-mutilei. A zein D ereduetako ikasleek eskolan ikasitakoa giro atseginago batean erabili ahal izatea du helburu Tafallako ludotekan burutuko den ekimen honek. Deialdia 2005etik 2008ra bitartean jaiotako umeei egin diete. Izen-emate epea otsailaren 21ean hasi eta 28an amaituko da.

Datu gehiago nahi izanez gero, hona jo.


Eremu ez euskalduneko D ereduko ikasleen aldeko mozio bat onartu da Parlamentuan

 

Nafarroako Parlamentuan gaur zen eztabaidatzekoa ikasle horien garraio eta jantoki gastuei laguntza ematearen aldeko mozioa. Berria egunkariak jakinarazi duenez onartu egin da mozioa, PSN, Bildu, NaBai eta Ezkerraren bozekin.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2019(e)ko abuztua
    A A A A O I I
    « maiatza    
     1234
    567891011
    12131415161718
    19202122232425
    262728293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu