Hona hemen Euskalerria Irratiak ostegunean Estrasburgon eginiko agerraldiak hainbat komunikabide idatzitan utzi duen arrastoa:
Hona hemen Euskalerria Irratiak ostegunean Estrasburgon eginiko agerraldiak hainbat komunikabide idatzitan utzi duen arrastoa:
Hainbat lagun elkartu dira gaur iluntzean Nafarroako Jauregiaren aurrean Euskalerria Irratiari babesa emateko eta Nafarroako Gobernuak duela aste batzuk egindako lizentzia-banaketan Iruñerriko euskarazko irratia berriro ere bazter utzi izanarekin ezadostasuna agertzeko.
Gaurko elkarretaratzea (@zaldieroa, Twitter bidez)
Gaur gauean bertan jaso dute albistea zenbait komunikabidek:
Albistea, zabalago, Euskalerria Irratiaren webgunean bertan
Bi eskakizun helarazi ditu Euskalerria Irratiak, Nafarroako Gobernuak FM lizentziak esleitzeko prozesua geldi dezan. Puntuak ematerakoan haien programazio zati bat (Euskadi Irratiari dagokiona) kontuan hartu ez zietela argudiatu dute irratiko arduradunek. Nafarroako Gobernuak gaur erantzun du. Bere bozeramaleak adierazi duenez, irrati publiko baten zenbait saio emititzea lehiaketaren oinarrien aurka dago eta gobernuak ez du horrenbestez lehiaketaren osteko ebazpena baliorik gabe uzteko asmorik.
Albistea, zabalago:
Zuen baimenarekin izeneko kanpaina aurkeztu dute gaur prentsaurreko bidez Euskalerria Irratiko arduradunek. Nafar gizarteari bazkidetzeko deia egin nahi diote kanpainaren bidez, Nafarroako Gobernuak irrati-lizentzien banaketa dela-eta hartu berri duen erabakia -Euskalerria Irratiari ez ematekoa, alegia- okerrekoa dela erakutsi nahirik.
Euskalerria Irratia Elkarteko buru Kike Diez de Ulzurrunek adierazi duenez, emititzeko baimenaren aldeko 22.000 sinadura lortu dituzte dagoeneko internet bidez.
Bazkidetzea hemen egin daiteke. 90 euroko kuota ordaindu behar da.
‘Sortzetik ustela’ iritzi dio Euskalerria Irratiak Nafarroako Gobernuak irrati lizentziak banatzeko egin zuen lehiaketari. Juan Kruz Lakasta koordinatzailearen arabera, lizentzia eskuratu duten irratien neurrirako lehiaketa izan da egin berri dena. Iruñerrirako lizentzia gehiago eskatzeko eta haiek banatzearren beste lehiaketa bat antolatzeko eskatu dio Euskalerria Irratiko ordezkariak Nafarroako Gobernuari.
Albistea, zabalago:
Euskalerria Irratiaren webgunea
17 enpresarentzat izan dira Nafarroako Gobernuak FMrako banatu berri dituen 42 irrati-lizentziak. Xorroxin Irratiak eskuratu ditu lizentzia horietako bi. Iruñerrian aspaldi honetan ari den Euskalerria Irratiak, ordea, ez du lizentziarik izango aurrerantzean ere. Diario de Navarra, Diario de Noticias eta Berria egunkariek aipatu dute albistea, besteak beste.