Tag: Fontes Linguae Vasconum

FONTES LINGUAE VASCONUM 115

Egilea: Patxi Salaberri (zuz.)

Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra

Urtea: 2012ko uztail-abendua

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Euskarria: papera (sarean, hemen)

FLV 115

2012ko bigarren Fontes honek aski alor ezberdinetako sei artikulu bildu ditu. Horietako hiru daude, bete-betean edota zeharka, Nafarroarekin lotuta:

Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (6- Hego-Esteribarko laginak: Ilurdotz-II). Koldo Artola.

2006tik Arantzadi Zientzi Elkarteko ikerleak Artzibar inguruko euskarari eskainiriko lan zabalaren seigarren atala dugu hau. Bosgarren atalaren amaiera da berez, donostiarrak berak aitortzen duenez, bosgarren saiorako bildutako datu kopuruak artikulu bakarrean plazara daitekeenaren muga gainditurik 114. alean ezin sartutakoekin osatu baitu 115.eko hau.

Horrenbestez, orain ere Esteribar haraneko Ilurdotz herria du hizpide Artolak, bertako seme Joaquin Garruesi 1981 eta 1986 bitartean bildutako 25 hizketa-atal eta hainbat esaldi solterekin batera, herri bereko Ignacia Armendariz anderearen ezpainetatik 1986an bertan jasotako kantatxo bat ekarri dituelarik Fonteseko orrialdeetara. 2012ko lehendabiziko FLV aurkeztean adierazi nuen bezala, aski maila apaleko hiztuna iritzi zion Artolak Garruesi, baina balio handiko testigantza eman zuen, ikerlearen galdera guztiei erantzuten ahalegintzeaz gain, ezinezkoa zelako XX. mendearen akabailan Eguesibarren (Elkanoko Lizarragaren sorterrian, beraz) behinola hitz egin zen euskaratik hurbilago zegoen lekukorik topatzea. Hasiera batean Artolaren aurrean bere burua euskaraz saiatzeko ere ezgauza ikusten zuen salestar hari zerbait zor dio Nafarroaren erdiguneko hizkeren ezagutzak.

Hego Esteribar - Artzibar

Biribil gorri batean,1980ko hamarkadan Artzibarko aldaera biltzeko Artolak arakatutako herriak. Berdez azpimarraturik, gaur euskaldun zaharrak dituzten herririk hurbilenak.

Zer esanik ez lan honen egileari. Artzibarko aldaera hau aztertzeko ezinbesteko iturri ditugu Koldo Artolak Fontesen argitara emandako sei artikuluak, 1971 eta 1992 bitarteko ahalegina biltzen dutenak. Epe horretan, Garrues ez ezik, Artzibar iparraldeko Arrieta eta Hiriberri herrietako azken euskaldun zaharrak galdekatu zituen (oraindik bizi den Soledad Arboniés barne). Azken hauen mintzoan oinarritu da ondoren aipatuko dudan bigarren artikulua.

Artzibar iparraldeko hizkeran sakonduz. Orreaga Ibarra.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak sakonki aztertu ditu Ultzama inguruko mintzoa, Esteribarkoa eta Erroibarkoa, besteak beste. Azken urteotan (2008) Artzibarkoa ere izan du FLV aldizkarian hizpide. Artolak XX. mende hondarrean Arrieta eta Hiriberrin bildutako datuak baliatuz, azken hiztunen mintzoaren nondik norakoa zehazten eta laburbiltzen ahalegindu da ikerle mezkiriztarra artikulu honetan.

Fonologia, morfologia, sintaxia eta hiztegia (onomatopeiak barne) orrazturik, bat etorri da Ibarra duela urte batzuk Iñaki Caminok hizkera honi buruz agertutako iritziarekin: ikerle donostiarraren ustez Erroibarrek, Hego Esteribarrek, Eguesibarrek eta Artzibarrek osatu bide zuten erdialdeko hego-nafarrera esan zion hura; baina  horren baitan ere estuagoa omen da Artzibar eta Eguesibarren arteko lotura eta nabarmenagoa bi haran horiek, Erroibar eta Esteribarren aldean, haien mintzoetan ageri duten ekialdeko kutsua. Azpiko irudian dago bilduta hego-nafarreraren banaketaz Caminok 2003an egindako proposamena:

Hego Nafarrera eta Artzibar iparraldea

Berdez, mendebaldeko hego-nafarrera dago adierazita Ollaran, Goñerria, Gesalatz eta Oltza). Urdinez, hegoaldekoa (Itzarbeibar). Morez, ekialdekoa (Aezkoa). Elkarren antzeko laranja ilunak (Hego Esteribar, Erroibar) eta gorriak (Eguesibar, Artzibar) osatuko lukete erdialdeko hego-nafarrera. Orreaga Ibarrak, gezi batez markatua ageri den eremua aztertu ostean, berretsi egin du horrenbestez azken horri dagokionez Caminok proposatutakoa.

 

Euskara y nobleza en la Llanada alavesa oriental. Gervasio di Cesare / Kike Fernández de Pinedo.

Izenburuak adierazi bezala, artikulu honen aztergaia ez da Nafarroa; Arabako Lautadaren ekialdean XVI-XVIII. mendeetan hizkuntza egoera zein izan zitekeen argitzen lagun dezaketen zenbait lekukotasun interesgarri dakartza berez, lehendabiziko biek, gainera, arabar nobleen eta euskararen arteko harremana agerian uzten dutelarik. Hala ere, badu lanak Nafarroarekiko loturarik. Egileek gogora ekarri nahi izan dute mende haietan bertan Nafarroako nobleziak ere euskararekin zuen lotura eta hori frogatzen duen zenbait gertaera aurkituko du irakurleak (297-298. orr.). Azken hamarkadetan Florencio Idoate, Jimeno Jurío, Ricardo Urrizola edota Jose Luis Erdoziari esker ezagutzera emandako datu horiek argi uzten dute Burundan edota Itzarbeibarren, besteak beste, goiko gizarte-mailan zeuden nafarrek euskara ere bazerabiltela, eta behin baino gehiagotan beste hizkuntzarik ez zekitela.

 

Gainerako artikuluak:

– Pallas hiztegiaren euskal iturri lexikografikoak. Iván Igartua.

– Juan Arin Dorronsororen Enirio-Aralarko krokisa (1940). Luis Mari Zaldua Etxabe.

– Topónimos alaveses de base antroponímica terminados en -ain, -egi, -eta (-keta), -ika, -iku (-iko), -inu (-ina), -itu (-ita), -ón. Patxi Salaberri Zaratiegi.

 

El número 115 de la revista Fontes Linguae Vasconum aporta información muy valiosa acerca de la ya extinta habla vasca del entorno del Valle de Arce, y lo hace por dos vías: el testimonio del último vascoparlante de Ilurdoz (sur de Esteribar) recogido en los años 80 por Koldo Artola, y la descripción de los rasgos del habla del norte del Valle de Arce (Arrieta y Villanueva) por parte de Orreaga Ibarra, en base a los datos recogidos por el propio Artola entre los años 70 y 90. Hoy en día no vive ya en el valle ninguna persona capaz de expresarse en el idioma de sus mayores, pero la caracterización del euskera de la zona es de gran importancia para comprender mejor la distribución geográfica de las variedades del antiguo dialecto navarro meridional. El lector castellanoparlante puede, por otra parte, acceder a un interesante artículo de Patxi Salaberri sobre toponimia alavesa, que incluye una sugerente interpretación del topónimo Mendo(t)za distinta a la clásica apuntada ya por Mitxelena.

Tags: aldizkariak, argitalpenak, FLV, Fontes Linguae Vasconum


FONTES LINGUAE VASCONUM 114

Egilea: Patxi Salaberri (zuz.)

Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra

Urtea: 2012ko urtarril-ekaina

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Euskarria: papera (sarean, hemen)

FLV 114_

Zortzi artikuluk eta argitalpen baten iruzkinak osatuta kaleratu da FLV aldizkariaren 114. ale hau.  Nafarroarekin lotutako lan batzuk azpimarratuko ditut jarraian.

 

Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (5- Hego-Esteribarko laginak: Ilurdotz-1). Koldo Artola.

Nafarroako hainbat eskualdetan euskarak, apalduz joan ahala, ito aitzin utzi zituen azken arrastoak ezagutu nahi dituenarentzat, ezinbestekoa da 70eko hamarkadatik Koldo Artolak burutu duen lana. Uztarroze, Inbuluzketa, Anoz, Urritzola… mingarria bezain luzea da donostiarrak azken euskal hiztunaren bila bisitatutako herrien zerrenda, baina ahalegin horri zor diogu hiztun horien ahotsa itzali aurretik Nafarroako euskararen hego-mugako hainbat xehetasun betirako galdu ez izana. Azken urte hauetan Zaraitzu, Artzibar eta Esteribar inguruan bildutakoak plazaratu ditu, FLV aldizkaria horren lekuko, eta oraingo honetan Ilurdotz herriska du hizpide: Esteribar haranaren hegoaldean, Egueseko Egulbatirekin mugakide eta Iruñea horren urrun ez duelarik, bertako seme zen Joaquin Garrues salestarra topatu zuen ezustean donostiar ikerleak 1981ean. Garruesek berak ere ez zuen bere burua euskalduntzat, gaztetan ikasitakoak urteen joan-etorriak ustez eramanik, baina pazientzia handiz euskara ia ahaztua zuen hondar hiztun honen altxorra bost urtez bildu ondoren, dagoeneko zeharo galdu den hizkera baten oihartzun hori ekarri du paperera Koldo Artolak, garai bateko Fidela Bernatekin eta beste hainbatekin egin zuen gisan.


Bi testu llabur Aezkoa eta Zuberoako: Garralda (1828) & Larraine (1817). Iñaki Camino.

Koldo Artolari bezala, Iñaki Caminori ere asko zor dio Nafarroako (eta beste hainbat lekutako) euskararen nondik norakoaren ezagutzak. EHUko irakasleak XIX. mende hasierako bi testu plazaratu eta iruzkindu ditu Fonteseko ale honetan: Garraldako herritar ezezagun batek Javier Loperena apaizaren etxeko saihetsean jarritako idazki gogorra, eta Larraineko idazkariak Otsagabikoari bi herrien arteko auzi bat zela eta idatzitako gutuna. Ez dira inola ere testu jasoak (lehendabizikoa batez ere) eta bigarrenak, gainera, bailara ezberdinen arteko komunikazioari usu darion zehazgabetasun dialektala ere badu, baina interesgarriak dira oso, hizkuntza alorrean ez ezik, gutxiago topatzen direlako horrelakoak gurean ohiko erlijio gaikoak baino, eta horrelako testuek sortu zireneko gizartearen bizimodua eta gorabeherak hobeto antzemateko leiho txikiak, edo ez hain txikiak, irekitzen dizkigutelako.

 

Sobre el origen de Martín Portal, autor de la poesia premiada en Pamplona en 1610. Gontzal Aldai.

La escasez de textos vascos de una cierta antigüedad hace especialmente dignos de interés a los autores tempranos de cuyo nombre tenemos noticia. Sin embargo, esa misma antigüedad hace que no pocas veces sus circunstancias sean poco o nada claras. Es el caso de Martín Portal, cuya composición resultó premiada en el certamen de poesía religiosa en lengua vasca organizado en Pamplona en 1610 -iniciado en 1609 y que por desgracia no tuvo continuidad- y de quien se ha solido dar por sentado que refleja un habla navarra occidental, tal vez la de las Améscoas o alguna cercana, aunque en base a argumentos excesivamente endebles. Esta consideración es el punto de partida del artículo de Gontzal Aldai, investigador con un largo recorrido en el estudio del euskera arcaico. Aldai ha ido desgranando meticulosamente las diferentes opciones que se podrían plantear a la hora de atribuir un origen al euskera utilizado por Portal, tomando como referencia una serie de rasgos lingüísticos presentes en el testimonio escrito que nos dejó, para llegar finalmente a postular que la hipótesis más plausible no es probablemente la del occidente navarro, ni incluso la del oriente alavés (si bien las coincidencias del texto de 1610 con el del sabandotarra Juan Bautista Gámiz son reseñables) sino tal vez la de la zona noroccidental de Gipuzkoa, de donde según Aldai podría perfectamente provenir Martín Portal.

 

Euskararen ekialdeko mugak, Hegoaldean. Patxi Salaberri Zaratiegi.

Koldo Artolak XX. eta XXI. mende-kantoi honetako nafar euskararen hego-mugak pazientziaz arakatu dituen bezalaxe, ezinbestekoa da Patxi Salaberriren ekarpena hizkuntzaren aspaldiko mugen atzerakadaz jabetzeko. Eslaba aldeko mintzoari buruzko doktore tesian bilaketa ahalegin eskerga egin zuen uxuetarrak, toponimiatik abiatuta, Nafarroako ekialdean behinola hitz egindako euskara nolakoa zen eta noiz desagertu bide zen argitze aldera. Horren lan mardulari sakonegi deritzonak Nafarroako Gobernuak 2004an argitaratutako Vascuence y Romance: Ebro-Garona, un espacio de comunicación liburura jo dezake, Nafarroa Ekialdeko euskararen mugei buruzko laburpen argia baita, lekukotasun historiko baliotsuak ere badakartzana (2004ko horretan bertan, gainera, aipagai dugun Salaberriren aurtengo lanaren osagarri, Mikel Belaskoren artikulu interesgarria aurkituko du irakurleak). Baina gatozen harira. Fonteseko azken ale honetan Salaberrik, toponimia bera eta ezagutzen diren hainbat lekukotasun oinarri dituela, Nafarroako euskararen hegoaldeko mugaz dakiguna laburbildu du. Egia esan, ez Nafarroakoa bakarrik. Artikuluaren izenburuko ekialdeko horrek iradoki bezala, Nafarroaz haratago dauden Huescako lurraldeez ezagutzen denari ere ez dio begirik kendu. Salaberriren azalpenak mapa baten aurrean segitzen dituen irakurle arretatsuak garbi ikusiko du ezagutzen diren datuen araberako euskararen hegoalde-muga horrek ez duela inola ere lerro zuzen baten itxurarik: ez du sakontasun argirik Gareseko hegoaldean, baina agerikoa da Uxue baino dexente hegoalderago zabaldu zela, nahiz eta Zangoza inguruan berriz ere iparraldera egin.

 

Gainerako artikuluak:

– Tonuak Gazteen Testu Irakurrietan. Aintzane Etxebarria, Iñaki Gaminde, Urtza Garay, Asier Romero.

– Etimologiak ate-joka, din-don…(jo eta josi; eman eta iramo(n); jin eta jainko). Borja Ariztimuño.

– Mendebaldeko toponimia, euskararen mugaren adierazle. Mikel Gorrotxategi.

– Observaciones para una delimitación de la lengua vasca en Álava. Elena Martínez de Madina, Roberto González de Viñaspre.

– PUBLICACIONES. El elemento vasco en la obra Toponimia Histórica. Origen y evolución de nuestros topónimos más importantes.


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2018(e)ko urtarrila
    A A A A O I I
    « maiatza    
    1234567
    891011121314
    15161718192021
    22232425262728
    293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu