Tag: hitzaldiak

Nafarroako euskararen historia ttipia

00-ARDANAZ--800x600-Joan den urtarrilean, Itzagaondoa ibarreko Ardanatz herrian, Nafarroak eta euskarak historian zehar elkarrekin egindako ibilbideaz hitz egin nuen, Itzagaondoa Ibarra Taldeak gonbidatuta.

Inork interesik badu, azpiko irudian klik eginda hitzaldiaren karietara prestatutako testua irakurri ahal izango du. Hitzaldia gaztelaniaz izan zen.

Eskerrak eman nahi dizkiet bide batez Ardanatzera bertaratu ziren entzuleei eta haiei zuzentzeko aukera eman zidaten Itzagaondoa Ibarra Taldeko arduradunei.

Nafarroako euskal mintzoak historian zehar 2

Egin klik irudian testura jotzeko

Haciendo clic en la imagen puede accederse al texto que sirvió de base a la charla ‘Una pequeña historia del euskera en Navarra’, impartida en Ardanaz de Izagaondoa el pasado mes de enero. El texto está en castellano.


Izarbeibarko euskara mintzagai gaur Garesen

Koldo Colomo

El euskera en Valdizarbe. Presencia histórica y factores de su desaparición izenburupean, hitzaldi erakargarria proposatu dute arratsalderako Garesen. Fernando Pérez de Laborda eta Koldo Colomo eskualdeko euskararen historiaz arituko dira, baina horrekin batera hizkuntzei buruzko hausnarketa orokorragoak egiteko borondatez. Bi ikertzaileok ahalegin nabarmena egin dute Izarbeibarko euskarari buruzko ezagutza barreiatzearren, eta inguruko hainbat herritan eskaini dute dagoeneko gaur Garesen entzun ahal izango denaren antzeko hitzaldirik. Horretaz gain, Colomoren hainbat artikulu irakur ditzake nahi duenak Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkarian, edota Pérez de Labordaren blogean bildutako datu eta lekukotasunak ikusi. Bi egileok elkarrekin prestatutako Gares toponimoari buruzko lana argitaratu zuen duela pare bat urte Fontes Linguae Vasconum aldizkariak.

Hitzaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da, Garesko liburutegian.


Bruno Etxenike izango du mintzagai Rosa Miren Pagolak

Dorrea Elkarteak, Baztandarren Biltzarrak eta Baztango Kultura Batzordeak antolatutako Lore Jokoen eskutik aspaldiko euskaltzale nafar bat ezagutzeko aukera eskainiko du gaur Rosa Miren Pagola ikerleak: Bruno Etxenike urdazubiarra, XIX. mendean Bonaparte printzeak Nafarroako euskara ezagutzerakoan izan zuen lankiderik garrantzitsuena. Etxenikeri buruzko hitzaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da Iruritako Jauregia dorretxean.

Pagola Etxenike


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2019(e)ko maiatza
    A A A A O I I
    « maiatza    
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    2728293031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu