Tag: lehiaketak

Egile Berriendako Euskarazko XXIV. Literatur Lehiaketa

Egile Berriendako XXIV

Ane Ablanedo

Ane Ablanedo

Urriaren 24ra arteko epea izango du urtero-urtero antolatzen den lehiaketa honetarako idazkiren bat aurkeztu nahi duenak. Poesia-lanak, narrazioak zein bertsopaperak bidali ahal izango dituzte Nafarroan jaio edo bizi diren egile berriek.

Ane Ablanedo (narrazioa), Beatriz Chivite (poesia) eta Iban Garro (bertsopaperak) izan ziren XXIII. edizioan saritutako idazleak.

Lehiaketan parte hartzeko ezarri diren mugak edo beste edozein jakingarri ezagutu nahi duena sar bedi hemen.


Abian da Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa

berakulturHogeita seigarren edizioa du aurtengoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako lehiaketa honek. Bortzirietako Euskara Mankomunitatea dute laguntzaile. Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dituzte eta horrela haur, gazte nahiz helduentzako aukera izango da. Lanak Berako Kultur Etxera bidali beharko dira, eta aurkezteko epea datorren maiatzaren 17an amaituko da. Sariak hilabete hondarrean banatuko dituzte.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen.


Iruñeko gazteendako XXIII. Literatur Lehiaketa

Iruñeko Gazteendako XXIII. Literatur Lehiaketa

Udalak antolatutako lehiaketa honetarako lanak maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dituzte 14 eta 18 urte bitarteko gazte iruindarrek. Bi eratako lanak onartuko dituzte: poesia, eta narrazio laburra.

Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona.


Haurrendako Antzerki Testuen XXII. Lehiaketa

Haurrendako Antzerki Testuen LehiaketaIruñeko Udalaren laguntzaz Nafarroako Antzerki Eskolak antolatzen duen lehiaketa honek euskaraz zein gaztelaniaz igorritako testurik onenak sarituko ditu urtero ohi duen bezala, bai dirutan eta baita antzezlanak argitaratu edota taularatzeko laguntza emanez ere. 16 urtetik gorako edonork har dezake parte eta lanak ekainaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen


  • RSS Jarioa – Harpidetu

  • CREATIVE COMMONS

  • Artxiboak

  • 2017(e)ko urria
    A A A A O I I
    « maiatza    
     1
    2345678
    9101112131415
    16171819202122
    23242526272829
    3031  
  • wordpress visitors
  • Feedburner

  • Jarraitu bloga

  • Copyright © 1996-2010 LINGUA NAVARRORUM. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu