Argia Oinez 13Hirugarrenez eramango du Tuterak heldu den igandean Nafarroa Oinez festaren lekukoa. 1995ean eta 2002an bezala, Argia Ikastolak hartu du bere gain Nafarroako Ikastolen jaiaren antolakuntza. Tokitan daude Altsasuko 1981eko lehendabiziko urrats apalak; ez ordea Nafarroan euskarak duen sostengu, bultzada,  onarpen eta normaltasun beharra. Zer esanik ez eremu ez-euskaldunean, eta are gehiago Tuteran. Euskara eta ikastola bera harriduraz edota axolagabekeria osoz -non eta ez mesfidakor- ikusi ohi ditu Erribera gehienak. Guztiz arrotz. Ez da ahaztekoa, ezta gutxiestekoa ere. Ezin argiago adierazi du hori Badira, Bagara dokumentalean elkarrizketatutako ikastolako ikasle gazteetako batek: ‘etengabe erakutsi behar diegu geure ingurukoei, lagunei…normalak garela. Beste hizkuntza batean ari garela, baina normalak garela’. Euskara inoiz Erriberan normalagotuko bada, kanpokoen bultzada hutsaz baino gehiago bertako gehiengo erdaldunaren ikuskera pixkanaka aldaraziz izango delakoan nago. Kanpoko laguntza behar du euskarak; baina kanpokoek alde egitean hantxe geldituko diren bertakoetako asko hunkitu eta konbentzitu gabe sekula ez da sustraituko, mila urte igarota ere. Igandekoa bezalakoak aukera politak dira bide horretan urratsen bat emateko, Antolatzaileen ahalegin eskergari bertaratzen direnen jarrera alai eta errespetuzkoa bateratuta, emango ahal dio igandeko hitzorduak sendotasun puxka bat euskarak Nafarroako hegoaldean (agintarien ezinbesteko borondate eta argitasunarekin batera) behar duen irudi positibo eta normalari!

Hona hemen aurtengo Oinezarekin lotutako zenbait esteka:

 

Oinez13 egitaraua

Egitaraua

Oinez13 badirabagara

Badira, Bagara dokumentala (EITBtik)

 

 

 

 

 

 

 

Oinez13 bideoa

Oinez’13aren bideoa

 

 

 

 

 

 

 

Nafarroa Oinez erdal hedabideetan

ep

 

 

 

 

Plaza Nueva