17 enpresarentzat izan dira Nafarroako Gobernuak FMrako banatu berri dituen  42 irrati-lizentziak. Xorroxin Irratiak eskuratu ditu lizentzia horietako bi. Iruñerrian aspaldi honetan ari den Euskalerria Irratiak, ordea, ez du lizentziarik izango aurrerantzean ere. Diario de Navarra, Diario de Noticias eta Berria egunkariek aipatu dute albistea, besteak beste.