Blogean behin baino gehiagotan aipatu dudan Ni Euskalduna proiektuaren webguneak Zugarramurdiko biztanleen lekukotasuna gehitu berri du.

Ni euskalduna Zugarramurdi

Juana Biderain, Juan Irazoki, Jose Irazoki eta Martin Agirre zugarramurdiarrak

Zortzi dira guztira Ni Euskalduna webguneak gaur arte bildu dituen Nafarroako lekukotasunak. Aurreko sarreran aipatu nituenez gain, berezko euskara galdu duten Eulate, Larraona eta Antsoain ere sareratu dituzte azken aldi honetan, beste herri batzuetatik bertaratutako biztanleekin izandako solasaldiak bilduz.

Euskal Herri osoko 70 bat herritako hiztunak elkarrizketatu dituzte dagoeneko proiektu honetan.

Interesik duenak hemen entzun dezake Euskalerria Irratiko Arratsalde.on saioan joan den apirilean Ni Euskalduna-ko Susana Martini egindako elkarrizketa (1:03:50etik aurrera)